Politika
Espioitza politikoa
Agentziak | EITB MEDIA
ERC, Junts, CUP eta En Comun Podem taldeek egin dute adierazpenaren alde. PSCk ez du babestu, berak aurkeztutako zuzenketak ez direlako onartu.
Bozeramaileen Batzordeko bilera. Argazkia: @parlamentcat
Kataluniako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak adierazpena onartu du Espainiako Gobernuari Pegasus malwarearekin ustez egindako espioitza politikoa ikertzeko eskatuz.
Adierazpena ERC, Junts, CUP eta En Comun Podem taldeen aldeko botoekin atera da aurrera. PSCk ez du babestu, berak aurkeztutako zuzenketak ez direlako onartu, nonbait, iturri sozialisten arabera. Besteak beste, "independentismoaren kontrako auzia"ri erreferentziarik ez egitea, eta "jazarpen eta disidentzia politikoa" ez aipatzea. Halaber, Espainiako Gobernuari barik, eskea Estatuari zuzentzea galdegin dute sozialista katalanek.
Zehazki, honakoa jasotzen du adierazpenak: "Disidentzia politikoaren kontrako legez kanpoko espioitza horren aurrean, ahalik eta lasterren ikertzeko, eman beharreko azalpenak emateko eta dagozkion erantzukizunak bere gain hartzeko eskatzen diogu Espainiako Gobernuari".
Era berean, "zelatatutako pertsonen eskubideak babesteko" konpromisoa hartu du Ganberak testuan, eta "biktimek aurkeztuko dituzten salaketen harira abiatzen diren auzietan pertsonatu" egingo dela iragarri du.
Espainiako Estatuari "demokraziaren kontrakoa den espioitza politikoa desagerrarazteko" neurriak berehala hartzeko galdegin diote Estatuari, baita "proiektu politiko bat defendatzeagatik inor zelatatua eta jazarria izan ez dadin bermatzeko" ere.
Adierazpena babestu duten taldeen ustez, espioitza "masibo" horrek herritarren eskubideak larriki urratu ditu. Hala, elkartasuna adierazi diete zelatatutako pertsonei. Besteak beste, gogorarazi dutenez, Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidentea, Pere Aragones presidentea, Torra, Puigdemont eta Mas presidente ohiak eta Parlamentuko hainbat diputatu daude zerrendan.
Parlamentuaren gehiengoaren arabera, Pegasus malwarea erabiltzea "independentismoaren kontrako auziaren parte da, 2017an abiatutako mugimendu baketsu eta demokratikoa indargabe uzteko asmoarekin".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa