Politika
Gernikako bonbardaketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Biltzarra apirilaren 27an eta 28an egingo dute. Ikertzaile ezagunak izango dira eta indarkeria politikoaren biktimek egia jakiteko duten eskubideaz arituko dira.
Gernika suntsituta, 1937an. Aargazkia: Gernikako Bakearen Museoa
Memoriari, legediari eta historiari buruzko I. kongresua egingo dute Gernikan apirilaren 27an eta 28an, bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta.
Ekimena Gernikako Udalak antolatu du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuarekin (Gogora) elkarlanean.
Ikertzaile ezagunak izango dira, tartean Paul Preston hispanista eta Angel Viñas eta Xabier Irujo historialariak; eta besteak beste, motibazio politikoko indarkeriaren biktimek egia jakiteko dute eskubideaz eztabaidatuko dute.
Udalak ohar batean azpimarratu duenez, "iraganeko gertaera traumatikoen biktimen eta narratiba tradizionaletatik kanpo geratu zirenen memoria diskurtso historikoan txertatzeko" asmoz antolatu dute biltzarra.
Hala, "adostasun zabalak ehundu dira indarkeria politikoen biktimek egia jakiteko duten eskubideari buruz, bai eta, zailtasun handiagoz, haien memoriari eusteko betebehar sozialari buruz ere", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa