13:31

Politika

Espioitza politikoa

Argibideak eskatu dizkio Urkulluk Espainiako Gobernuari, politikariei egindako espioitza kasuen aurrean

EITB MEDIA

Lehendakariarentzat desberdin pentsatzen duena zelatatzea sistema demokratiko baten aurkako eraso argia da, eta ezin da inolaz ere onartu Zuzenbide Estatu batean.

  • El lehendakari, Iñigo Urkullu

    El lehendakari, Iñigo Urkullu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, argitaratutakoa egia baldin bada oso larria dela eta "berehala argibideak" emateko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Barne Ministerioak, baina, ukatu egin du Pegasusen enpresa kudeatzailearekin inongo harremanik.

Urkulluk astearte honetan bere sare sozialetan azaldu duenez, desberdin pentsatzen duena zelatatzea sistema demokratiko baten aurkako eraso argia da, eta ezin da inolaz ere onartu Zuzenbide Estatu batean.

Hala, Espainiako Gobernuak berehala argibideak eman beharko dituela uste du, oso larriak direlako erakundeetako buruzagi eta politikoei ustez egindako espioitza kasuak.

Argitaratutakoa egia balitz, dio hitzez hitz lehendakariak, "intromisio larria litzatete pertsonen pribatutasun eta sistema instituzional eta politikoan, eta ez dute lekurik zuzenbidezko estatu batean. Beraz, ezinbestekotzat jo du Espainiako Gobernuak hori guztia argitzea lehenbailehen.

The New Yorker egunkariak eta Torontoko Unibertsitateko The Citizen Lab ikerketa-zentroak argitaratutako ikerketa baten arabera, gutxienez 65 politikari independentistak espioitza saiakerak jasan dituzte, tartean Arnaldo Otegik eta Jon Iñarrituk espioitza saiakerak jasan dituzte.

Azken honek, lehendakariak bezala, Espainiako Gobernua "berandu" dabilela salatu du Pegasus softwarearen ustezko espioitza argitzeko, eta neurri juridiko eta politiko "guztiak" hartuko dituela aurreratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena