13:17

Politika

Espioitza

Hauek dira Pegasus eta Candiru programekin ustez espiatu dituzten independentistak

EITB Media

The Citizen Lab ikerketa zentroaren arabera, 51 eraso izan dira Pegasus programarekin, hamabi saiakeraz gain. Espiatu dituzten zerrenda politikari independentista katalanek osatzen dute gehienbat; Arnaldo Otegi eta Jon Iñarritu ere bertan azaltzen dira.

  • Arnaldo Otegi.

    Arnaldo Otegi. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako eta Euskal Herriko 65 politikari independentistek eta haien ingurukoek espioitza erasoak jasan dituzte, The New Yorker egunkariak eta The Citizen Lab Torontoko Unibertsitateko zentroak argitaratu berri duen ikerketa baten arabera. 51 eraso baieztatu dituzte Pegasus programarekin, hamabi saiakeraz gain. Era berean, behintzat lau kasu atzeman dituzte Candiru programarekin.

The Citizen Labek ez dio espioitza inori egotzi, "baina ebidentzia zirkunstantzial indartsuek Espainiako agintariekiko lotura iradokitzen dute". Hau da zentroak argitaratu duen espiatuen zerrenda:

EH Bildu

Arnaldo Otegi (EH Bilduko idazkari nagusia)

Jon Iñarritu (EH Bilduren diputatua Diputatuen Kongresuan)

Generalitateko presidenteak

Artur Mas (presidente ohia)

Joaquim Torra (presidente ohia)

Pere Aragonès (presidentea)

'Procès'-eko liderren abokatuak

Andreu Van den Eynde

Gonzalo Boye

Jaume Alonso (abokatua eta JUNTSeko diputatua Parlament-ean)

Parlament-a

Albano Dante Fachin (diputatu ohia)

Albert Batet (JUNTSeko talde parlamentarioko presidentea)

Anna Gabriel (CUPeko diputatu ohia)

Carles Riera (CUPeko diputatu ohia)

David Fernàndez (CUPeko diputatu ohia)

Joan Ramon Casals (JUNTSeko diputatu ohia)

Joaquim Jubert (JUNTSeko diputatua)

Josep Costa (presidenteorde ohia)

Josep Maria Jové (ERCko diputatua)

Laura Borràs (JUNTSeko Parlament-eko presidentea)

Marc Solsona (PDeCATeko diputatu ohia)

Meritxell Serret (ERCko diputatua)

Míriam Nogueras (JUNTSeko diputatua)

Sergi Sabrià (ERCko diputatu ohia eta Governeko Estrategia eta Komunikazio Bulegoko zuzendaria)

Xavier Vendrell (ERCko diputatu ohiaa)

Kataluniako Asanblada Nazionala

Arià Bayé (kidea)

Elisenda Paluzie (presidentea)

Jordi Domingo (kidea)

Sònia Urpí (kidea)

Diputatuen Kongresua

Albert Botran (CUP)

Ferran Bel (PDeCAT)

Europako Parlamentua

Antoni Comín (JUNTSeko diputatua)

Diana Riba (ERCko diputatua)

Jordi Solé (ERCko diputatua)

Pol Cruz (asistente de Clara Ponsati, diputada de JUNTS)

PDeCATeko beste kideak

David Bonvehí (PDeCATeko presidentea)

ERCko beste kideak

Ernest Maragall (ERCko liderra Bartzelonako Udalean)

Marta Rovira (ERCko idazkari nagusia)

Oriol Sagrera (Enpresa eta Laneko idazkari nagusia)

Roger Torrent (Enpresa eta Laneko kontseilari nagusia)

JUNTSeko beste kideak

Elsa Artadi (Juntseko hautagaia Bartzelonako Udalerako)

Jordi Sànchez (Juntseko idazkari nagusia)

Josep Rius (presidenteorde eta bozeramailea)

Òmnium Cultural

Elena Jiménez (kidea)

Jordi Bosch (zuzendari ohia)

Marcel Mauri (buruzagi ohia)

Besteak

Alba Bosch (aktibista)

David Madí (CDCko buruzagi ohia)

Dolors Mas (enpresaria)

Elías Campo (doktorea)

Elies Campo (Telegrameko zuzendari ohia)

Joan Matamala (enpresaria)

Jordi Baylina (garatzailea)

Josep Lluís Alay (Carles Puigdemonten bulegoko zuzendaria)

Josep M. Ganyet (enpresaria)

Marcela Topor (kazetaria eta Carles Puigdemonten emaztea)

Maria Cinta Cid (irakaslea)

Marta Pascal (PNCko idazkari nagusia)

Meritxell Bonet (kazetaria)

Meritxell Budó (Governeko kontseilari ohia)

Pau Escrich (garatzailea)

Xavier Vives (garatzailea)

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena