Politika
Giza Eskubideen Auzitegia
Agentziak | EITB MEDIA
Estraburgoko Auzitegiak Espainia zigortu zuen preso donostiarrari abokatua ukatu eta bidezko prozesu bat edukitzeko zuen eskubidea urratzeagatik. Estatuko Abokatutzak errekurtsoa jarriko du epaiaren kontra.
Grande-Marlaska. Argazkia: EFE
Xabier Atristain ETAko presoari abokatua ukatzeagatik Espainiaren kontra Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren kontra helegitea aurkeztuko du gaur Espainiako Gobernuak. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren iritzian, jarrera horrek "argi eta begi bistan" utzi du Espainiako Gobernuak "biktimekin zein terrorismoaren kontrako borrokan duen konpromisoa".
Kazetariei Puente Genil (Kordoba) herrian egindako adierazpenetan, Grande-Marlaskak esan du Espainiako Gobernuak "oraindik, zoritxarrez, argitu gabe dauden atentatuak ikertzen eta horien kontra borrokatzen eta unitate bereziekin lanean" jarraitzen duela.
Hala, "memoria sortzeko eta egiarekin, justiziarekin eta duitansunarekin, eta orobat, biktimekin duten konpromisoa" aldarrikatu du Barne ministroak.
Astelehenean bukatuko da Estrasburgoko Auzitegian helegitea aurkezteko epea, eta Espainiako Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, gaur bertan aurkeztuko dute idatzia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar