Politika
PRESOAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi zuen Espainiak epaiketa justua izatea eragotzi ziola Xabier Atristaini, inkomunikazio aldian ez ziolako utzi konfiantzazko abokatu bat aukeratzen.
Estatuko Abokatutzak helegitea aurkeztuko du Xabier Atristain ETAko presoa aske uztea agindu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren aurka. Apirilaren 18an amaitzen da errekurtsoak jartzeko epea. Sententziaren ondotik, behin-behinean aske utzi zuten otsailean.
Estrasburgon egoitza duen epaitegiak aho batez ebatzi zuen Espainiak epaiketa justua izatea eragotzi ziola Xabier Atristaini, inkomunikazio aldian ez ziolako utzi konfiantzazko abokatu bat aukeratzen. Gainera, azpimarratu zuen inkomunikazioan lortu zirela haren aurkako froga bakarrak.
Horrela, Espainiako Gobernuak aintzat hartu du Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) egindako eskaera. Izan ere, aipaturiko elkarteak ohartarazi du ETAko hainbat preso aske gelditu daitezkeela, Espainiako Gobernuak helegiterik aurkezten ez badu.
Atzo, Pilar Llop Espainiako Justizia ministroak "oso larritzat" jo zuen epaia, eta argi utzi nahi izan zuenez, "Gobernua biktimekin dago beti".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa