Bigarren itzulian Le Pen geldiarazteko deia egin dute galtzaile gehienek
Marine Le Pen Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulira iritsi ostean, hautagai galtzaile ia guztiek bat egin dute eskuin muturrari atea itxi eta Le Peni botorik ez emateko deiarekin.
"Ez zaio boto bat bera ere eman behar Le Peni", adierazi du Jean-Luc Melenchon buruzagi ezkertiarrak, behin-behineko datuen arabera hirugarren postua lortu duen hautagaiak (botoen % 21,2), Macronen (% 28,3) eta Le Penen (% 23,3) atzetik.
Macron gailendu da Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulian, Le Penen aurretik
Antzeko jarrera agertu dute Valerie Pecresse kontserbadoreak eta Yannick Jabot ekologistak, hauteskundeetan botoen % 4,8 lortu ostean.
"Macronen aldeko botoa emango dut Le Pen boterera iritsi ez dadin eta kaosa eragin ez dezan", adierazi du Pecressek. "Ez naiz jasotako botoen jabea, baina nire boto-emaileei eskatzen diet gogoeta egin dezatela nire iritziaren aurkako erabakia hartzeak izan ditzakeen ondorio larrien inguruan", gaineratu du.
Iritzi ezberdinak batuko dituen "zerbait berria asmatzeko prest" agertu da Macron
Anne Hidalgo sozialistak, % 1,7ko babesarekin sekulako porrota jasota, emaitza txarra onartu, eta Macronen aldeko botoa eskatu du.
Horren ustez, emaitza horrek eta abstentzioak agerian uzten dute Frantzia zatituta dagoela eta eskuin muturra ate joka dagoela: "Le Penen eskuin muturraren aurkako botoa eskatzen dizuet".
Jadot ekologistak eta Fabien Roussel komunistak (% 2,4) ere bat egin dute hautagai eskuindarraren aurka.
Macroni botoa eman ez dieten guztien babesa eskatu du Le Penek bigarren itzulirako
Le Penen alde agertu den bakarretakoa Eric Zemmour izan da, lehenengo itzulian botoen % 7,2 eskuratu dituen hautagai ultraeskuindarra.
"Bere aurrean dagoen gizonak bi milioi migratzaile sartu ditu, eta kanpainan ez du hitz bat ere esan segurtasunaz eta migrazioaz. Nik ez dut huts egingo aurkaria hautatzen", azaldu du.
Nicolas Dupont-Aignanek (% 2,1) ere iragarri du Le Penen alde egingo duela.
Albiste gehiago politika
Sarek "salbuespeneko espetxe-politikak" amaitzeko eskatu du Donostian
Urtero legez, Sarek manifestazioa egin du Donostiako Aste Nagusian, "euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea" eskatzeko. Azken urtean lortu diren aurrerapausoak azpimarratu dituzte bertan, baina oraindik bide luzea dagoela egiteko gaineratu dute. Sarek espetxe-legeak eta -politikak aldatzeko eskatu du "benetako bizikidetza" lortze aldera.
Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 225 etxebizitza lizitatu ditu Gasteizko Larrein auzoan
Visesak lehiaketara atera ditu alokairuko etxebizitza babestuaren sustapen honen obrak, 38,5 milioi euroko aurrekontuarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Kontratua, eranskinak eta urbanizazioa barne, irailaren 26ra arte aurkeztu ahal izango da.
Sarek eta Bilboko Konpartsek 'Bizkaiko Etxera Eguna' deitu dute abuztuaren 22rako Bilbon
Aste Nagusiarekin batera, ETAko preso, iheslari eta deportatuen itzulera eskatzeko manifestazioak, bazkari herrikoiak eta kontzertuak izango dira. Antolatzaileek gogorarazi dute gizarteak "gatazkaren zauri mardulenak gainditu" dituela eta "badela garaia 'Etxera' aldarria erreibindikazio izatetik lorpen izatera pasatzeko".
Luberrik Bilboko Konpartsek berriz "baztertu" dutela salatu du, "irizpideak bete arren"
Gazte Koordinadora Sozialistarekin (GKS) lotutako konpartsak jarduerak egingo ditu Aste Nagusian, "normaltasunez parte hartu" ezin duela agerian uzteko eta "bere espazioa" eskatzeko.
Covitek jaietan ETAko presoen aldeko pankartak agertu izana salatu du
Bilboren kasuan, Txoribarrote konpartsak "pankarta handi bat" zabaldu izana kritikatu du Covitek, "Euskal preso eta iheslariak etxera" aldarria idatzita duena. Donostiako Udalak kendu egin ditu hiriko ikastetxe publiko bateko fatxadan zeuden pankartak
Goia kexu agertu da Espainiako Gobernuarekin, Malitik etorritako migratzaileekin duen ardurari ez baitio behar bezala heltzen
Donostian bizi diren migratzaile maliarren egoeraz galdetuta, Eneko Goia alkateak Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du behin-behineko irtenbidea aurkitu dutela Arantzazun, eta adierazi du Espainiako Gobernuak Malitik etorritako migratzaileekin duen ardurari ez diola behar bezala heltzen.
"ASESINOS" eta "ETARRAS" margotu dute Santutxuko herriko tabernan
Ezker abertzalearen aurkako pintaketak agertu dira gaur Bilboko auzo batzuetan. Santutxuko herriko tabernan, esaterako, "ASESINOS" eta "ETARRAS" idatzi dute lokaleko bi pertsianetan. Solokoetxen ere agertu dira pintaketak, kaleko horma batzuetan. Bilboko Sortuk gaitzetsi egin ditu gertaera horiek.
SAREk presoen eskubideekiko konpromisoa berretsi eta haien aldarrikapena "kriminalizatzeko" saiakerak salatu ditu
Halaber, biktimen mina eta sufrimendua helburu politikoekin erabiltzea deitoratu du, eta gogorarazi du "biktima bakoitza bere sufrimenduaren jabe" dela eta errespetua, elkartasuna eta begirunea merezi dituela.
Voxek PPri festa musulmanak debekatzea onartu zuen Jumillako osoko bilkuran: 'Helburua beteta'
PPren botoei eta Voxen abstentzioari esker, proposamen polemikoa aurrera atera zen eta ultrek garaipena bereganatu zuten.
Zer aldatzen da EBren komunikabideen askatasunari buruzko lege berriarekin?
Erregelamendu bat denez, araudi berriaren artikuluak lotesleak dira EBko estatu guztientzat, inolako transposizio beharrik gabe. "Segurtasun nazionaleko" arrazoiak argudiatuta, kazetariak edo kazetarien iturriak zelatatzeko aukera ematen zuen klausula bat sartzeko saiakera izan da oztopo handienetako bat negoziazioan.