Politika
FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errepublika Martxan alderdiko hautagaiak esan du ez dagoela "ezer erabakita", eta "zerbait berria asmatzeko prest" dagoela bigarren itzuliari begira, "sentsibilitate ezberdinak batzeko".
Emmanuel Macron, hoy, en su discurso tras los resultados. Foto: EFE
Ezustekorik ez da izan, eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Errepublika Martxan alderdiko hautagaiak bigarren itzulira pasatzea lortu du gaur, Frantziako hauteskundeen lehendabiziko bueltan, botoen % 28 eskuratuta. Aurrez aurre, Marine Le Pen ultraeskuindarra izango du, % 23ko babesa eskuratuta.
Emaitzak jakin berritan egin duen agerraldian, Macronek jarraitzaileei esan die ezer ez dagoela erabakita, eta apirilaren 24an jokatuko den bigarren itzulira begira, iritzi eta pentsamolde ezberdinak bilduko dituen "zerbait berria asmatzeko prest" agertu da.
"Ez dago ezer erabakita, eta datozen hamabost egunetan izango dugun eztabaida erabakigarria da gure herrialdearentzat eta Europarentzat", adierazi du.
Halaber, Macronek adierazi du bere proiektua dela "langileriaren arazoei erantzungo diena", eta azken urteotan herritarrek galdutako erosahalmena berreskuratzeko neurriak hartuko dituela esan du. Haren hitzetan, herrialdearen egungo desafioei "erantzun sendoena" emateko gai den alderdia Errepublika Martxan da. "Frantziaren alde lan egin nahi duten guztiei laguntzeko prest nago", esan du.
Hitzaldian, ez du irabazle modura hitz egin Macronek, eta zuhurtzia nagusitu da bere hitzetan. Bigarren itzulira begira, dagoeneko, babesa agertu dietenei eskerrak eman, eta esan die jakin badakiela babes horrek ez duela esan nahi bere programarekin bat datozenik. "Eskuin muturrari aurre egiteko botoa izango da zuetako askorena. Badakit ez dela nire proiektuaren aldeko botoa, eta errespetatzen dut", zehaztu du.
Behin betiko datuen faltan, hauteskundeen lehen itzuliko parte-hartzea % 72,7 ingurukoa izan da, 2002ko lehen itzulitik (% 71,6) izan den txikiena.
Kontserbadoreak, sozialistak eta ekologistak, Macronen alde
Bigarren itzulira begira, kontserbadoreek, sozialistek eta ekologistek Macronentzako babesa eskatu dute. Gaurko bozetan hirugarren geratu den Jean-Luc Melenchon (Frantzia Intsumisoa) ezkertiarrak, aldiz, ez du zuzenean Macronen aldeko botoa eskatu, baina oso argi esan du "Le Peni boto bakar bat ere ez" zaiola eman behar.
Bestalde, Le Penek, jada, jaso du Eric Zemmour ultraeskuineko beste hautagaiaren babesa. "Marine Le Penentzako botoa eskatzen diet jarraitzaileei", esan du emaitzak jakin berritan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa