Politika
Hauteskundeak Frantzian
agentziak | eitb media
Aurreikuspenen arabera, botoen % 24 eskuratu dute, eta hirugarren izango litzateke Jean-Luc Melenchon ezkertiarra, botoen % 19 jasota.
Le Pen eta Macron. Argazkia: EiTB
Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Marien Le Pen eskuin muturreko hautagaia berdinduta geratu dira Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, biek ala biek botoen % 24 lortuta, La Libre Belgique egunkari belgikarrak hauteslekuetako inkestetan oinarrituta zabaldu duenez.
20:00etan hauteslekuak ixteko bi ordu eskas geratzen zirenean, inkestak iragarri du hirugarren postuan Jean-Luc Melenchon ezkertiarra geratu dela, botoen % 19 jasota.
Ondoren, Valerie Pecresse kontserbadorea eta Eric Zemmour eskuin muturreko hautagaia izango omen dira, botoen % 8 eskuratuta.
Lehenengo inkesta Belgikako egunkariak argitaratu du, 18:00etan, baina atariko inkestaren emaitza denez, tentuz hartzeko ohartarazi du, nabarmen alda daitekeelako.
Frantziako legediak debekatu egiten du 20:00etan hautesleku guztiak itxi baino lehen inkestarik argitaratzea, eta, hori dela eta, lehenengoak Belgikan argitaratu ohi dira, auzo herrialdean interes handiz jarraitzen baitituzte Frantziako bozak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa