Politika
Alderdi Popularra
Agentziak| EITB MEDIA
'Popularrek' Kongresuan duten bozeramailea eta alderdiko koordinatzaile nagusia Feijooren 'bigarrena' izango da, hortaz, asteburuan egingo duten kongresuaren ostetik alderdiak abiatuko duen garai berrian.
Cuca Gamarra. Argazkia: EFE
Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidente eta PPko presidentegaiak Cuca Gamarra proposatu du PPren idazkari nagusi kargurako. Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailea da Gamarra, baita alderdiko koordinatzaile nagusia ere. 'Popularrek' buruzagitza berria aukeratuko dute asteburuan Sevillan, eta ezohiko batzar horren bezperan egin du iragarpena Feijook.
"Gamarra proposatuko dut PPren Idazkaritza Nagusirako. Logroñoko Alkatetzan bere bizilagunen zerbitzura egon da. Espainiaren esanetara izan da Kongresuan izan dituen erantzukizunekin. Orain alderdiaren zerbitzura jartzeko eskatuko diot erantzukizun berri honekin", argitaratu du galiziarrak Twitterren duen kontuan.
Azken hilabetean, eta ezohiko batzarra egiteko erabakia hartu ostean, trantsizioa gidatzen ibili da Gamarra Esteban Gonzalez Pons eurodiputatuarekin batera (bera da kongresuko antolaketa batzordeko presidentea).
Gonzalez Pons bera kinieletan ageri zen Idazkaritza Nagusirako, baina PPko iturrien arabera, beste karguren bat izango du zuzendaritza berrian.
Gamarra PPren zuzendaritzan sartuta, bozeramaile berria topatu beharko du alderdiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa