15:53

Politika

Birgizarteratze plana

Plan berriak espetxe-onurarik ez duela ekarriko ziurtatu du Rajoyk

Erredakzioa

Presidentearen hitzetan, Gobernuak "ez du terrorismoaren aurkako politika aldatu, ezta aldatzeko asmorik ere ez" eta ETAk "desagertu" egin behar duela gaineratu du.

02:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak delitu terroristak dituzten presoen birgizarteratze planak ez duela inolako espetxe-onurarik jasotzen adierazi du eta terrorismoaren kontrako politikan ez dela aldaketarik izango erantsi du.

Rajoyk Moncloa Jauregian Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiarekin eman duen prentsaurrekoan planaz hitz egin du.

Espainiako Exekutiboko buruak adierazi duenez, "Gobernuak ez du terrorismoaren kontrako politika aldatu, ezta aldatuko ere", eta betiko jarrera mantenduko duela erantsi du: "ETAk desagertu egin behar duela".

"Ez dago negoziatzeko ezer"

ETArekin ez dago ezer negoziatzeko eta ez dugu negoziatuko. Ez dugu egin eta ez dugu egingo", azpimarratu du.

Rajoyk azaldutakoaren arabera, plana euren taldeetatik "era argian, publikoan eta irmoan" aldendu eta "birgizarteratzearen alde lan egin dutenei" zuzenduta dago.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena