Politika
Presoak
Erredakzioa
ETAko presoek biktimei barkamena eskatu eta erantzukizun zibila ordaintzeko konpromisoa hartu behar dute bide hau aukeratu ahal izateko.
Langraizko (Araba) espetxeak eman zion izena Rajoyren Gobernuak ETAko presoak gizarteratzeko defendatutako bideari: 'Langraizko bidea'.
Zapateroren Gobernuak Langraizko espetxea aukeratu zuen hiru baldintza betetzen zituzten ETAko presoak Euskal Herrira hurbiltzeko. Borroka armatutik aldendu, biktimei barkamena eskatu eta erantzukizun zibila ordaintzeko konpromisoa hartu behar dute presoek 'Langraizeko bidea' hartu ahal izateko.
Horiek dira 'Langraizko bidearen' hiru oinarri nagusiak. Bide hori aukeratzen duten ETAko presoek hirugarren gradua lor dezakete (egunez kartzelatik atera ahal izateko eta asteburuetan baimenak lortzeko).
Horrez gain, zigorraren hiru laurdenak betetakoan, gizarteratze aurreikuspen positiboak dituzten presoek baldintzapeko askatasuna lor dezakete.
PP Espainiako Gobernura iritsi zenetik, Barne ministroak behin eta berriz esan du presoak gizarteratzeko neurri bakarra 'Langraizko bidea' izango dela. ETAk borroka armatua utzi behar zuela iragarri ondoren hartutako neurri bakarra izan da.
AVTk eta Voces contra el Terrorismo elkarteek gogor kritikatu dute 'Langraizko bidea'.
Bestalde, Jesús Loza lehendakariak elkarkidetzarako izendatutako ordezkariak ETAren iragarpenaren ondoren ‘Langraizko bidea’ ahalik eta gehien "azkartzeko" eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa