07:53

Politika

ESPAINIAKO MONARKIA

Erresuma Batuko Justiziak ukatu egin dio Juan Carlos I.ari helegitea aurkeztea immunitateari buruzko epaiari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Oraingoz, Corinnak jarritako jazarpen salaketak aurrera egingo du. Edonola ere, Apelazio Auzitegira joko du Espainiako errege emerituak bere aurkako epaiketa geldiarazteko asmoz.

  • Juan Carlos I.a errege emeritua Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak)

    Juan Carlos I.a errege emeritua Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Nagusiko Matthew Nicklin epaileak atzo erabakitakoaren arabera, Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituak ezingo dio helegiterik jarri immunitateari buruzko bere aurkako epaiari.

Aurreko astean, epaile horrek berak ebatzi zuen Espainiako errege emerituak abdikatu ostean ez duela immunitaterik Ingalaterran. Ondorioz, Corinna zu Sayn-Wittgensteinek jarritako jazarpen salaketak aurrera egingo du oraingoz.

Epailearen ezezkoaren ondotik, Juan Carlos I.aren defentsak helegitea aurkeztuko du Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Azken erabakiaren zain, bien bitartean aurrera jarraitzen du Corinnak Espainiako Errege emerituaren aurka abiatutako auzibideak. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena