Politika
Presoen birgizarteratzea
Erredakzioa
Angeles Pedrazak gogorarazi du ETA ez dela oraindik desagertu.
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidentea. EFE
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak adierazi du presoak birgizarteratzeko Espainiako Gobernuak abiatutako plana "goizegi" iritsi dela, ETA existitu egiten baita oraindik. Horrenbestez, Exekutiboak erakunde terroristaren aurrean "amore eman" duela salatu du.
AVTren esanetan, ekimen horrekin presoek pentsatuko dute borroka "merezi" izan duela, eta horri eutsiz, "lehen edo gero Gobernuak aldarrikapenen aurrean" amore emango duela.
Pedrazak iritzi dio plana "kolpea" izan dela biktimentzat, eta hori dela eta, azalpenak eskatu dizkie Barne Ministerioari eta Espetxe Zuzendaritzari.
"Birgizarteratzaeak, onurak edo hurbilketak oinarri diren edozein programaren aurka gaude, birgizarteratze interesatuak egingo baitira, benetako birgizarteratzeak baizik", esan du.
Elkartearen ustez, ETA menperatzeko "bide bakarra" legea "irmo" betetzea da.
AVTk presoak lan merkatuan sartzen saiatzea ere deitoratu du, eta Espainian bost milioitik gora langabe daudela gogorarazi du.
"Mingarria da ikustea Estatuko erakundeen kezka ETAri atsegin ematea dela, terrorismoaren biktimei justizia egin beharrean", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa