Politika
Memoria historikoa
EITB MEDIA
Epai judizialik gabe egindako exekuzioak Araban eta Gipuzkoan jazo ziren bereziki, Estatu kolpeak irabazi edo handik gutxira tropa frankisten menpe geratu ziren lurraldeetan.
Bizkaian egin zituzten gerra kontseiluen ostean exekuzio gehienak. Grafikoa: EITB Media
2.194 pertsona, izen-abizenekin, euren bizitzekin. Matxinatu frankistek kolpetik desagerrarazitako biziak. 2.200 lagun horien erdiak baino gehiago epai judizialik gabe erail zituzten, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jasotako datuen arabera.
Epaiketarik gabeko exekuzio horiek altxamendu frankistaren lehen hilabeteetan jazo ziren, 1936ko bigarren seihilekoan. Estatu kolpeak irabazi edo handik gutxira tropa frankisten menpe geratutako lurraldeetan ugariagoak izan ziren mota horretako erailketak. Hala, fusilamenduen % 60 Araban eta Gipuzkoan egin zituzten, eta % 30 EAEtik kanpo. Epaiketarik gabe fusilatuta hil zituzten euskal herritarren ia erdiak, 542, Gipuzkoan exekutatu zituzten (guztira, 1.191 izan ziren).
Epaiketarik gabe egindako fusilamenduak Euskadin. Grafikoa: EITB Media
Dena dela, Gogora Institutuak ohartarazi duenez, "epai judizial barik exekutatu zuten pertsonen kopurua zehaztu gabe dago oraindik. Erregistro zibiletan eta eliz liburuetan ez daude jasota, eta bilduta egotekotan, erailketaren benetako kausa ezkutatzen duen termino bat darabilte".
Epaitegi militarrak 1937 urtearen hastapenetan osatu ziren, eta orduan hasi ziren prozesu sumarisimoak. Bizkaian egin zituzten gerra kontseilu gehien, 2tik 1 (guztira 1.000 exekutatu zituzten, horietako 536 Bizkaian). Gipuzkoan ez ziren 100era heldu, eta Araban, 30ren bueltan egon ziren. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo 346 euskal herritar exekutatu zituzten. Fusilatutakoez gain, garrotez hildako biktimak ere badaude tartean.
Gerra kontseilu baten ostean egindako exekuzioak. Grafikoa: EITB Media
Errepresio frankistaren lehen bederatzi urte horietan eraildakoen % 97 gizonezkoak ziren, zehazki 2.134. 60 emakumezko exekutatu zituzten, gehienak epaiketarik gabe.
Epaiketarik gabe egindako fusilamenduak, sexuaren arabera. Grafikoa: EITB Media
Gerra kontseilu baten ostean egindako exekuzioak, sexuaren arabera. Grafikoa: EITB Media
Gogorak exekuzio horien guztien informazioa datu base batean bildu du, Institutuaren webgunean kontsulta daitekeena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa