Politika
ETA
Agentziak | EiTB Media
Diginidad y Justicia elkarteak aurkeztutako kereila tramitera onartu du Manuel Garcia Castellon magistratuak, eta dagoeneko Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari txostenak eskatu dizkie.
Artxiboko argazkia: EFE
Miguel Angel Blanco Ermuako (Bizkaia) Alderdi Popularreko zinegotziaren hilketaren inguruko ikerketa berriz irekitzea erabaki du Auzitegi Nazionalak, 1997ko uztailaren 12an haren bahiketa eta hilketa "agindu" zuten ETAko buruzagiak zehazteko saiakeran.
Diginidad y Justicia (DyJ) elkarteak aurkeztutako kereila tramitera onartu du Manuel Garcia Castellon magistratuak, eta dagoeneko Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari txostenak eskatu dizkie, Europa Press albiste agentziak aipatutako iturri juridikoen arabera.
138 orrialdeko idatzian, Miguel Angel Blanco hil zuten garaian ETAko zuzendaritza ustez osatzen zuten "bederatzi buruzagiren" aurka egiten du elkarteak, heriotzaren "ardura penala eta zibila" leporatuz.
Gainera, DyJ elkarteak horietako lauri Espainiatik ateratzeko debekua inposatzea eta pasaportea kentzea eskatu du, aske daudenez "ihes egiteko arrisku argia" delako.
Dagoeneko Blancoren hilketagatik Auzitegi Nazionalak Xabier Garcia Gazteluri eta Irantzu Gallastegiri 50 urteko espetxe-zigorra ezarri zien 2006an, egile material gisa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa