Politika
Protestak
Agentziak | Eitb Media
Yvan Colonna preso korsikarrari preso islamista batek eraso egin zion joan den astean Arlesko espetxean. Manifestariek Frantziako Gobernuaren espetxe-politikari egotzi diote errua.
Manifestazioa Yvan Colonnaren alde, gaur arratsaldean Bastian. Bideo batetik hartutako irudia.
Milaka lagun 10.000k deitzaileen arabera eta 7.000k poliziaren arabera, bildu dira igande honetan Bastian, Korsikan, Yvan Colonna preso korsikarrak Arlesko espetxean duela astebete jasandako eraso bortitzagatik protesta egiteko sindikatuek, alderdi nazionalista korsikarrek eta Bastiako ikasle mugimenduak deitutako manifestazioan. Colonnak 61 urte ditu eta koman dago ordutik.
Erasoak oihartzun handia izan du Korsikan, eta azken astean ugaritu egin dira erasoa salatzeko manifestazioak eta protestak. "Preso politikoen eskubideak" defendatzea, presoak Korsikako kartzeletara hurbiltzea eta Frantziako Gobernuari beste espetxe politika bat eskatzea dituzte xede protesta horiek.
Frantziako Terrorismoaren Aurkako Fiskaltza Nazionalak, bestalde, Colonnaren aurkako eraso bat atentatu gisa ikertzea erabaki du, zehazki Franck Elong Abe, 2012an AEBetako indarrek Afganistanen atxilotutako 36 urteko jihadista, hura itotzen saiatu zenekoa.
Erasotzaileak ikertzaileei azaldu zienez, Colonnak "birao bat bota zuen Mahoma profetaren aurka". Espetxeko gimnasiokoan harrapatu zuen, eta han jo egin zuen eta itotzen saiatu.
61 urteko biktima koman dago ospitalean, hil ala biziko egoeran. Colonnari biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2007an, Claude Erignac Korsikako prefeta 1998an hiltzeagatik.
¿¿Importantes movilizaciones en Córcega en apoyo a Yvan Colonna y los "presos políticos".pic.twitter.com/AGN3fCfsnj
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) March 13, 2022
Istiluak Bastian
Arratsaldeko manifestazioaren ostean, manifestariek segurtasun indarrei aurre egin diete Bastian, objektuak, etxeko bonbak eta molotov koktelak jaurtita; ez dirudi, hala ere, inor zauritu denik. Segurtasun-indarrek gas negar-eragileekin erantzun dute.
Poliziak Bastiako prefekturaren egoitzaren aurrean esku hartu ondoren, manifestariak inguruko kaleetan sakabanatu dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa