19:07

Politika

Baketzea eta normalizazioa

Sei hilabete ETAren indarkeriarik gabe: Alderdien erreakzioak

Erredakzioa

EAJk ohartarazi du ETAren amaiera prozesu "konplexua" izango dela eta ezker abertzaleak esan du agerian geratzen ari dela indarkeriarik gabe ere dena ez dela posible.

01:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitutzat eman zuenetik sei hilabete igaro direnean, indar politiko ezberdinek egoera politikoa aztertu dute.

EAJ: "ETAren amaiera prozesu konplexua izango da"

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak esan du "printzipio etikoei" eutsi behar zaiela ETA bezalako erakunde bat desegitea lortzeko eta euskal gizarteak "bizikidetza normalizatua" lortzeko bidean urratsak ematen jarraitzeko.

ETAren desagertzerako prozesua "konplexua" izango dela ohartarazi du, "urte luzeetako izugarrikeria ezin baita egun batetik bestera konpondu".

Buruzagi jeltzalea ezker abertzaleari ere zuzendu zaio eta "balentriaz, alde bakarreko pausoak" ematen jarraitzeko eskatu dio. Espainiako Gobernuari, berriz, egungo testuingurua aintzat hartzeko eta arduraz kudeatzeko galdegin dio.

Amaitzeko, Urkulluk nabarmendu du gisa honetako prozesuetan "dena geldi" dagoela ematen duenaren uneak izan ohi direla.

Ezker aberltzaleak Rajoyk pausorik eman ez duela kritikatu du

Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak deitoratu du "alde batek eman behar zituen pausoak eman arren", Espainiako Gobernuak ez duela ezer egin ETAk indarkeria betirako amaitutzat eman zuenetik. Areago, "bidean oztopoak baino ez ditu jarri", erantsi du.

Onda Vascan egindako elkarrizketan azaldu duenez, "alde bat etengabe ari da mugitzen -erakundearen iragarpenetik nahiz lehenagotik ere- bakea eta normalizazioa lortzeko, baina beste aldeak oztopoak baino ez ditu jartzen".

"Borroka armatua amaitzen baldin bazen, sakabanaketa bezalako mendeku politika krudelak bukatuko zirela esan zuten, beste gauza askoren artean, baina bakar bat bera ere ez dute bete", salatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena