Politika
Gaztela eta Leon
Agencias | Eitb Media
PSNko eta PSE-EEko buruzagiek "lotsaren itunak" eta orain Gaztela eta Leongo Gobernuan dagoen eskuin muturraren tesi atzerakoiek ekarriko dituzten ondorioez ohartarazi dute. Nabarmendu dute, gainera, Alderdi Sozialistak ez duela inolako atzerapausorik edo eskubide-murrizketarik onartuko.
María Chivite y Eneko Andueza, hoy en Pamplona. Foto: EFE
Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak bat egin dute ostiral honetan PPk eta Voxek Gaztela eta Leonen lortutako itunaren aurka. Sozialisten arteko ohiko lan-bilera baten ostean egin dituzte adierazpenak, oraingoan PSNren Iruñeko egoitzan.
Gaztela eta Leongo PPren eta Voxen arteko itunak eta bi alderdiek defendatzen dituzten "tesi atzerakoi eta eskubide-murrizketekin" demokraziak jasan ditzakeen kalteez ohartarazi du Maria Chivitek, "batez ere emakumeekin zerikusia duten kontuetan, genero-indarkeria bera ere zalantzan jartzen baitute". Alderdi horiek "konfrontazioan" zentratuta daudela adierazi du, eta azpimarratu du, ez dela hori herritarrek eskatzen eta behar duten erantzuna, herritarrek eskatzen dutena "batasuna eta elkarlaguntza" delako.
Eneko Anduezak Maria Chiviteren jarrerarekin bat egin du, eta oso kritiko agertu da da Alderdi Popularrak eta Voxek Gaztela eta Leonen lortutako akordioarekin,"lotsaren ituna" izendatu du; izan ere, itun horri esker "eskuin muturra erkidego baten gobernuan dago lehen aldiz". PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, sozialistek ez dute onartuko "atzerapausorik" eskubideetan, eta "Feijooren Alderdi Popularra" kritikatu du, "zentrorantz egingo zuela esan arren, eskuin muturraren eskutik baitoa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa