13:23

Politika

Bakearen aldeko agiria

Katedradunek, idazleek eta aktoreek ETArekin negoziatzeko eskatu dute

Erredakzioa

500 pertsonak, besteak beste, Perez Esquivelek, Pilar Bardemek eta Willy Toledok, ETArekin negoziatzeko eskatu dute.

  • Bakearen aldeko agiriaren kideek, gaur Madrilen, agiriaren aurkezpenean. Efe.

    Bakearen aldeko agiriaren kideek, gaur Madrilen, agiriaren aurkezpenean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
500 pertsonak baino gehiagok agiri bat sinatu dute ‘Euskadin bakea eta demokrazia behin betiko lortzeko’; agiri horren bitartez, irtenbideak bilatzea eta "egoerari eustea" eskatzen dute.

Sinatzaileen artean, besteak beste, Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna, Jose Luis Sampredo idazlea, Pilar Bardem eta Willy Toledo aktoreak, eta Federico Mayor Zaragoza Bakearen Kultura Erakundeko presidentea daude.

Agiri horren bidez, presoak jatorriko herritik gertu dauden espetxeetara eramatea, Sortu legeztatzea, adiskidetzea lortzeko politikak sustatzea, eta ETAren eta Gobernuaren artean bazterketarik gabeko elkarrizketa politikoa abian jartzea eskatu diote Gobernuari.

Euskadik une historikoa bizi duela azpimarratu dute, ETAk jarduera armatua uzteko iragarpenaren harira, eta joan den urriaren 17an, Donostian, ETAri indarkeria etetea eta Espainiako eta Frantziako gobernuei ETArekin elkarrizketa hastea eskatzeko egindako Bakerako Nazioarteko Biltzarrari "balio handia" ematen diotela esan dute.

Agiriaren aurkezpenean Carmen Lamarca Carlos III Unibertsitateko irakasleak adierazi duenez, itxaropentsu dira eta "laster" Gobernuak “eman beharreko pausoak” ematea espero dutela esan du. Ildo horretan, Gobernuak agiria ezagutzen duela esan du, baina "oraingoz ez dugu erantzunik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena