12:38

Politika

Bake eta normalizazioa

Legebiltzarrak astelehenean osatuko du bizikidetza lantaldea

Erredakzioa

EAk eta UPyDk ez dute parte hartuko batzordean.

  • Eusko Legebiltzarra. EFE

    Eusko Legebiltzarra. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrak astelehenean eratuko du Euskadin terrorismoaren amaierara ekarpenak egitea helburu izango duen bake eta bizikidetza lantaldea.

Batzorde hori sortzeko saioa 09:00etan hasiko da, eta Arantza Quiroga Legebitzarreko presidenteak gidatuko du.

Alderdi nagusiek babestu egin zuten lantaldearen sorrera, eta haien ordezkariak honakoak izango dira bertan: Joseba Egibar (EAJ), Jose Antonio Pastor (PSE-EE), Anton Damborenea (PP), Aintzane Ezenarro (Aralar) eta Mikel Arana (Ezker Anitza). Aurka bozkatu zuten alderdiek, UPyDk eta EAk, ez dute parte hartuko.

Oraingoz, badirudi lantaldeak ez duela presidenterik izango, Poliziaren biktimen batzordeak bezala.

Lantaldearen sorrera polemikoa izan da, ezker abertzaleak partaide iraunkorra izan behar duen edo ez eztabaida-iturri izan baita. Azkenean, ez da izango, eta gonbidatu gisa baino ezingo luke parte hartu, betiere talde parlamentarioek hala erabakiko balute. Ezker abertzaleak, baina, uko egin dio gonbidatu gisa baino ez parte hartzeari.

Lantaldearen partaideek hurrengo egunetan erabakiko dute nola funtzionatuko duen organoak, zeintzuk izango diren lehentasunak eta zer agerraldi eskatuko dituzten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena