Politika
Espainiako errege emeritua
Agentziak | EITB Media
Horrela, Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakiak Espainiara itzultzeko ateak zabaldu dizkio errege emerituari, 2020ko abuztuaren 3an Abu Dhabira alde egin zuenetik. Honenbestez, Emirerrian urte eta zazpi hilabete eman ostean, Juan Carlos I.ak bidea libre du Espainia berriz zapaltzeko.
Juan Carlos I.a Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Artxiboko argazkia EFE
Juan Carlos I.a errege emerituaren dirutza ikertzeko prozedurak artxibatzea erabaki du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak.
Konkretuki, Mekako abiadura handiko trenaren legez kanpoko ustezko komisioak, Mexikoko enpresaburuak ordaindutako black txartelen ustezko erabilera eta Jersey uhartean ustez ezkutatu zuen dirutza ikertzeko prozedurak artxibatu dituzte.
Alejandro Luzon Ustelkeriaren aurkako fiskalburuak artxibatzeko dekretuak sinatu ditu.
Horrela, Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakiak Espainiara itzultzeko ateak zabaldu dizkio errege emerituari, 2020ko abuztuaren 3an Abu Dhabira alde egin zuenetik.
Honenbestez, Emirerrian urte eta zazpi hilabete eman ostean, Juan Carlos I.ak bidea libre du Espainia berriz zapaltzeko.
Hala ere, egoitza fiskala Abu Dhabin mantentzea eta Espainiara aldian-aldian bidaia egitea ez dute baztertzen.
Felipe VI.aren aitak beti aldarrikatu izan du itzultzeko eskubidea, auzi judizialik zabalik ez zuela argudiatuta. Ondorioz, Espainiara noiznahi bueltatzea zilegi zela uste zuen.
Hala eta guztiz ere, itzultzeko asmoa azaldu duen bakoitzean, nahiz eta aldi baterako izan, azkenean ez da bueltatu horretarako baldintza egokiak eman ez direlako.
Itzultzeko imintzioak
2020ko Eguberrietan, Espainian Gabonak igarotzeko asmoa zuela jakinarazi zien hurbilekoei, baina pandemiaren arriskuagatik eta pertsona zaurgarria izateagatik etsi zuen errege emerituak.
Iragan azaroan, Goreneko Fiskaltzak 2022 baino lehen auzia artxibatu behar zuela argitaratu zenean, Eguberrietan bidaiatzeko asmoa agertu zuen berriro Juan Carlos I.ak. Gainera, Suitzako Fiskaltzak bere ikerketa itxi zuenean itzuleraren hipotesiak indarra zuen.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berak ez zuen arazorik ikusten, errege emerituaren errugabetasun-presuntzioa eta akusazio judizialik ez zuela argudiatuta.
Baina Goreneko fiskalek ikerketa beste sei hilabetez luzatzea erabaki zuten abenduaren erdialdera, eta itzultzeko egitasmoa bertan behera utzi zuen Juan Carlos I.ak.
Errege Familiako kidea
Nahiz eta Espainiatik alde egin, Juan Carlos I.ak Errege Familiako kide izaten jarraitu du, eta Cristina alaba eta Iñaki Urdangarin banandu behar zirela bertan jakin du.
Biziarteko errege tituluari eutsi dio, nahiz eta Espainiako Gobernuaren bazkideek kentzea eskatu.
Gainera, Abu Dhabin Ondare Nazionalak ordaindutako hiru laguntzaile izatea justifikatu du Espainiako Gobernuak, ia 40 urtez estatuburua izan delako eta "haren osasun egoera ahula eta adina" argudio bezala erabiliz.
2021ko urrian, Laurence Debray kazetari frantziarrak liburu bat argitaratu zuen Juan Carlosen testigantzarekin. Abu Dhabira zergatik alde egin zuen eta bere egunerokotasuna azaldu zituen errege emerituak bertan.
"Hemen ez dut koroa molestatzen", esan zuen Juan Carlosek. Hasiera batean, Portugalera alde egitea pentsatu zuela, baina Espainiatik oso gertu zelakoan semea kontra azaldu zitzaionez, Persiar golkora joatea erabaki zuen, Emirerriko agintariek gonbidatuta.
Bi zerga erregularizazio
Abu Dhabin eman duen denboran, Juan Carlos erregeak bi zerga erregularizazio aurrera eraman ditu, delitu fiskalaren akusazioa saihesteko helburuarekin; izan ere, estatuburu zeneko bortxaezintasunak ez luke babestuko kasu horretan.
2020ko abenduaren 9an, borondatezko lehen aitorpena egin eta 678.393 euroko zorra kitatu zuen, Allen Sangines-Krause enpresaburu mexikarraren eskutik 2016tik 2018ra jasotako dohaintzengatik.
Bigarren erregularizazioa otsailaren 26an egin zuen, 4,3 milioi euro hegaldi pribatu eta gastu pertsonaletan. Alvaro de Orleans lehengusuaren Zagatka fundazioak etekina atera zion, Ogasunari bizkarra eman da.
Bigarren zorra kitatzeko, errege emerituak dozenaka laguni eta enpresabururi maileguak eskatu zizkien.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa