Politika
Krisia PP-n
Agentziak | EITB Media
Alberto Nuñez Feijoo presidente izendatuko duen ezohiko kongresurako bide-orria onartuko du PPk gaur. Pablo Casadok bere azken hitzaldia emango du Zuzendaritza Batzordean.
Pablo Casado, Kongresuan. Argazkia: EFE
Alderdi Popularrak gaur onartuko du Alberto Nuñez Feijoo buru izango duen etapa berriari hasiera emango dion ezohiko kongresua egiteko bide-orria. Pablo Casado bere azken Zuzendaritza Batzordearen buru izango da, eguerditik aurrera, Madrilgo hotel batean.
Lehenik, 11:00etan, Batzorde Exekutiboak aurreko asteko dimisioak baieztatuko ditu. Tartean, Teodoro Garcia Egea idazkari nagusiarena eta Andrea Levy eskubide eta berme batzordeko buruarena.
Bilera horretan Cuca Gamarra Kongresuko bozeramailea alderdiaren koordinatzaile izendatuko dute, ezohiko kongresura arte, eta diziplina batzordeko buru bat ere aukeratuko dute. Alderdiko iturrien arabera, "ezin da botere hutsunerik egon" kongresu garaian.
12:00etan Zuzendaritza Batzordeko kideak bilduko dira, 400tik gora. Argi berdea emango diote apirilaren 2 eta 3 artean egingo duten ezohiko batzordea, seguraski Sevillan.
Casadoren azken Zuzendaritza Batzordea izango da. Bertan hitzaldi bat emateko aukera izango du, behin baroiekin hitzartuta ez duela berriro bere burua aurkezteko PPren presidentetzara. PPren iturrien arabera, hitzaldi "hunkigarri" bat emango du, bere hiru urteko agintaldiko errepasoa eginez.
Feijoo garaia
Feijook jaso duen babesa eskertu du eta esan du bere erabakia "asteazkenetik aurrera" egingo duela publiko. Aurreikusi daiteke Galiziako Zuzendaritza Batzordean esatea.
Baieztatzen duenean, Genovan izango duen lantaldearekin bidea hasteaz gain, bi agertokitan oinordetza prestatu beharko du: Galiziako PPko eta Xuntako presidentetzan.
Bere ingurukoek hauteskundeak aurreratzea baztertu dute, eta ez dute uste aldi berean Xuntako presidentea eta Espainiako PPko burua izan daitekeenik, legez posiblea den arren. Hala ere, uste dute ez duela zertan Madrilera "berehala" salto egin.
Horregatik, Pedro Sanchezen Gobernuari oposizioa egiteko modurik logikoena Senatuaren bitartez egitea bada (autonomia erkidegoak izendatuta), hori ez dute berehala espero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa