Politika
KRISIA PP-N
Mikel Dominguez | EITB Media
EAEko PPren buruzagiaren arabera, orain "Feijooren teilatuan dago pilota", eta presidentea izatea onartzen badu, "ilusio hori iritsiko da PPko boto-emaileengana eta irabazi ahal izango ditugu datozen hauteskundeak".
Iturgaiz, Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EFE
Carlos Iturgaiz EAEko PPren presidentea pozik dago Pablo Casadok hurrengo kongresuan bere burua ez aurkezteko eta Alberto Nuñez Feijoori bidea irekitzeko erabakia agertu duelako, alderdiaren buruzagiek eskatu bezala. "Feijooren iritsierarekin, ilusioz eta indarrez beteriko etapa hasiko da PPn", esan du Iturgaizek Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurara heldu denean.
Iturgaizek esan duenez, PPko boto-emaileen eta militanteen artean "ezinegona, haserrea eta tristura" zen nagusi, eta, horren aurrean, Casadok hurrengo ezohiko kongresuan, apirilean, ez aurkeztea erabaki du. Horren arabera, Feijook PPko presidentea izatea onartzen badu, PP indartuta aterako da Sanchezen alternatiba bezala.
Voxi buruz ez du hitz egin nahi izan Iturgaizek, eta "Sanchezen alternatiba" PP dela azpimarratu du. "Feijook hauteskunde asko irabazi ditu kudeaketa bikaina egiten duelako eta Galiziako presidente bikaina delako. Kudeaketa hori Espainia osora esportatu ahal izateak ilusioa ekarriko die Espainiako herritarrei", adierazi du. "Ilusio hori iritsiko da PPko boto-emaileengana eta irabazi ahal izango ditugu datozen hauteskundeak", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa