12:58

Politika

Krisia PPn

PPren bozeramaile izateari utzi dio Almeidak, dimisioa emanda

EITB MEDIA

Erabakia "Pablo Casadorekin adostuta" hartu duela esan du Almeidak. Dagoeneko bi dimisio ekarri ditu PPn irekitako krisiak Casadoren taldean, Belen Hoyo diputatuak ere kargua utzi baitu.

  • PPren bozeramaile izateari utzi dio Almeidak, dimisioa emanda

    PPren bozeramaile izateari utzi dio Almeidak, dimisioa emanda

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrilgo alkate Jose Luis Martinez-Almeidak astearte honetan iragarri du, "Pablo Casadorekin adostuta", PPren bozeramaile izateari utziko diola, dimisioa emanda.

Udalak egin duen osoko bilkuran eman die albistearen berri han bildutako kazetariei. Atzo, baina, Almeidaren gertuko iturriek aurreratu zuten eledun kargua uzteko asmoa zeukala, "alkate lanetan arreta jartzeko".

Almeidak ziurtatu du "hilabeteak" daramatzala Casadorekin gai horretaz hitz egiten. Halaber, PPren presidenteari eskerrak eman dizkio kargu hori hartzeko orduan erakutsitako "konfidantzagatik".

Pablo Casadoren eta Madrilgo presidente Isabel Diaz Ayusoren artean ireki den krisiaren erdian hartu du dimititzeko erabakia Madrilgo alkateak. Izan ere, ustelkeria eta espioitza akusazioek zipriztindu dute Almeida bera ere.

Dagoeneko bi dimisio ekarri ditu PPn irekitako krisiak Casadoren taldean, Belen Hoyo diputatuak ere kargua utzi baitu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena