Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiaren arabera, gaur-gaurkoz "ez dago Bilboko AHTaren geltokia eraikitzeko proiekturik", eta xehetasunen arabera, Aldundiak finantziazioa aztertuko du.
Albisteak (3)
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan azpimarratu duenez, Bilboko Elizbarrutiak ustezko sexu-abusuen kasuen ikerketa "muturreraino eramatea" erabaki du, beste elizbarruti batzuek ez bezala. "Amaieraraino irits daitezela", gaineratu du.
Bermeoko ustezko abusuen kasuan (EITB Mediaren bidez eman dira ezagutzera egunotan), Rementeriak gogorarazi du oso "gogorrak" direla, baina zorionez argitara atera direla. "Zentzu horretan biktimentzat erreparaziorik egongo ez den arren", ahal den guztia egin behar dela babestu du.
Metro Bilbaoren 5. lineako obrei dagokienez, metroa Galdakaoko Ospitaleraino eramango duena eta urrian hasiko dena, ahaldun nagusiak berretsi du gaur egun linea hori "euskal erakundeen diruarekin" egin daitekeela, "Europako funtsak iritsi ala ez".
Hala ere, eta 4. lineari buruz galdetuta, Rementeriak gogorarazi du ideia bat gauzatzeko "proiektu eraikitzaile bat egon behar dela, eta oraindik ez daukagu". Gauza bera gertatzen da, AHTren Bilboko geltokiarekin. "Behin xehetetuta dagoenean, Aldundiak finantzazioa aztertuko dugu", adierazi du.
Urdaibaiko Guggenheim Museoa handitzearen harira, proiektua "oso ona" dela nabarmendu du ahaldun nagusiak, baina oraingoz lanean jarraitzen dutela, egingo den ala ez erabaki gabe. Gaur egun, museora iritsiko litzatekeen bide berdeari buruzko ingurumen-azterlanak prestatzen ari dira.
Gaur goizeko elkarrizketan Rementeriak berretsi du 2021eko susperraldi ekonomikoa ona izan dela besteak beste Aldundiak eta, oro har, Euskadik egindako kudeaketa onari eta lanari esker. "Bizkaiko gizarteak lan handia egin dugu egoerari eusteko. Hortik susperraldia eta diru-bilketaren zifra on horiek ", adierazi du. Zentzu horretan, aurten Bizkaiko udalei diru gehiago emango zaiela azaldu du: "Udalak, aurretik dugun eraldaketaren zati oso garrantzitsua dira", gehitu du.
Iaz, errenta-aitorpenarekin lotutako sortu zen polemikaren aurrean, (Aldundiak kexak eragin zituen eredu bat jarri zuen abian), Rementeriak adierazi du aurtengoa aurrez aurre, telefonoz eta modu digitalean aurkeztu ahal izango dela. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu errenta-aitorpena ahalik eta era errazenean egiteko. Iaz akatsak izan ziren eta onartu genuen ", aitortu du. Hala ere, Aldundiak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak hartu berri duen erabakia errekurrituko duela jakinarazi du.
Rementeriak ez du argitu berriro ahaldun nagusia izatera aurkeztuko ote den: "Hori ere tokatuko da tokatzen denean. Oraindik lan asko dago egiteko legealdi honetan. Aurretik ditugun proiektu hauek guztiak egin nahi ditut. Nik proiektuak ikusten ditut, ilusioa, jarduera, enplegua", esan du.
Madrilgo Ayuso-Casado auziaren harira argi dauka: "Euskadiko gizartea ordenatua da, ez du zalapartarik sortzen, ez daukagu VOX, zerbaitegatik izango da. Erakundeek balioa ematen diote egonkortasunari", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa