20:07

Politika

Krisia Alderdi Popularrean

Casadok ez du dimisioa eman, eta denbora irabazi du astelehenerako Zuzendaritza Batzorde Nazionala deituta

EiTB Media

Nahiz eta alderdi barruko presioa handia izan, PPko buruzagiak dimisioa emateri uko egin dio. Horrela, denbora irabazi eta astebeteko tartea lortu nahi du Casadok. Denbora tarte hori aprobetxatzeko asmoa du, lurraldeetako buruzagiekin adostasunak bilatzeko saiakeran.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Casado PPko presidenteak Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren bilera deitu du datorren astelehenerako. Kongresu arteko organo gorena da alderdian. PPren zuzendaritzak zazpi ordu baino gehiagoko batzarra egin du Genova kaleko egoitzan, Madrilen.

Horrela, denbora irabazi eta astebeteko tartea lortu nahi du Casadok. Denbora tarte hori harremanak izateko aprobetxatu nahi du, lurraldeekin adostasunak bilatu nahian. Bere taldeko iturrien arabera, Alberto Nuñez Feijootik edo Juan Morenotik gertu dauden pertsonak zuzendaritzan sartzeko asmoa du Casadok.

Nahiz eta alderdi barruko presioa handia izan, PPko buruzagiak dimisioa emateri uko egin dio, eta horren ordez indarrak neurtzearen aldeko apustua egin du Zuzendaritza Batzorde Nazionalean.

Teodoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak zuzendutako Pablo Casadoren konfiantzazko taldea indarrak neurtzen ari da alderdi barruan. Haren arabera, probintzietako presidenteen erdia baino gehiagok Casadori babesa adierazi diote, gutxienez alderdiko kongresu nazionala egin arte, gertuko iturriek Europa Pressi jakitera eman diotenez.

Garcia Egearen gertuko iturriek salatu dutenez, PPko buruzagi batzuek -Isabel Diaz Ayusori eta Alberto Nuñez Feijoori erreferentzia zuzena eginez- zuzendaritzako kideei deitu diete, alderdiko buruzagien dimisioak behartzeko eta Casadoren "nukleo gogorra hautsi dela saltzeko".

Arratsaldean parlamentari eta kargudun ugari pasa dira PPko egoitza nagusitik. Casadok eta Garcia Egeak deitu dituzte. Indarrak neurtzen ari dira kongresu nazionalera arte eutsi nahian -printzipioz, uztailean egin beharrekoa- PPko buruzagiak alde egiteko presioak gora egin duen unean.

Besteak beste, Edurne Uriarte, Diego Movellan, Andres Lorite, Jose Ortiz, Ramon Herrera, Pablo Ruz eta Vicente Betoret Genovan izan dira arratsaldean.

Era berean, Almeria, Jaen, Kordoba, Sevilla, Caceres eta Badajozeko probintzia presidenteak eta Pedro Rollan Madrilgo presidente ohia deitu dituzte.

PPren zuzendaritza. Irudia: EiTB Media

PPren zuzendaritza. Irudia: EiTB Media

Ramon Herrera PPko diputatua da Andaluziako Parlamentuan. Bileratik atera denean azaldu duenez, Casadori babesa adierazi dio. Alderdiko buruzagia "lasai" ikusi duela erantsi du. Alderdiaren inguruko eztabaida "alderdian" egitea eskatu du Herrerak, "ez sare sozialetan".

Casadoren eta Garcia Egearen gertuko iturriek ziurtatu duenez, Genovara hurbildu diren kargudunek "elkartasuna" adierazi diote zuzendaritzari, eta "30 edo 40 probintzia presidente inguruk", gehienek, babesa azaldu diete ere.

Iturrien arabera, gutxienez kongresu nazionalera arte eustea eskatu diote, hau da, uztailera arte, aurreratu ezean.

Hala ere, Casadok alde egiteko presioak gora egin du azken orduetan. Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Gobernuko presidente eta bertako PPren buruzagiak Alderdi Popularreko beste agintari batzuekin hitz egin du.

La Vanguardia, El Mundo edo El Pais komunikabideek, besteak beste, jakitera eman dutenez, Alberto Nuñez Feijoo, Juan Manuel Moreno Bonilla, Alfonso Fernandez Mañueco eta Isabel Diaz Ayuso PPko lau buruzagi nagusiek Casadoren dimisioa eskatu dute dagoeneko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena