Politika
KRISIA UPN-N
AGENTZIAK | EITB MEDIA
UPNren bi diputatuek boto-diziplina hautsi zuten lan-erreformaren kontra bozkatu zutenean, eta alderdiko Berme Batzordeak bi urte eta erdiz kanporatzea proposatu zuen. Sayasek eta Adanerok proposamen horren aurkako alegazioak aurkeztu zituzten iragan astean.
Sayas eta Adanero UPNko diputatuak. EITB Media
UPNko Berme eta Diziplina Batzordeak aste honetan aztertuko ditu alderditik bi urte eta erdiz kanporatzeko proposamenaren aurka Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek aurkeztutako alegazioak.
Otsailaren 3an Diputatuen Kongresuan lan-erreformaren inguruan egin zen bozketan, UPNko bi diputatuek alderdiko zuzendaritzaren agindua urratu eta aurkako botoa eman zuten.
Iragan astean, Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok alegazioak aurkeztu zituzten UPNtik behin-behinean kanporatzeko proposamenaren aurka.
Argudioak aztertu ostean, behin betiko erabakia hartuko du Berme eta Diziplina Batzordeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa