Politika
Krisia PP-N
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
PPko buruzagiak ez du argitu, ordea, nork helarazi zion Diaz Ayusoren nebak ustez jasotako komisioaren berri ematen zuen dokumentua. "Hau pribatuan konpondu behar genuen, ikuskizun hau saihestuta", azpimarratu du.
Casado, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media
Pablo Casado PPko presidenteak gezurtatu egin du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea nahasita egon daitekeen irregulartasunen txostena Moncloak bidali zionik. Dena dela, ez du argitu nahi izan nork bidali zion, erakunde publiko batetik jaso zuela iradoki duen arren (datu fiskalak zituen).
Era berean, zehaztu du Madrilgo presidentearen nebak ustez jasotako eskupekoa 286.000 eurokoa izan zela. Alderdiak atzo emandako "ikuskizuna" deitoratu du, "hau pribatuan konpondu behar genuen", erantsi du.
Atzotik PPren baitan lehertutako gerraren erdian daude Casado eta Isabel Diaz Ayuso. Cope irrati katean hitz egin du goizean PPko buruzagiak, eta "oso harrituta eta desengainatuta" dagoela aitortu du. Hori bai, "kontzientzia oso lasai" duela gaineratu du, berak ez duela inor erruduntzat jo: "Nik ez dut inor akusatu, galdetu baino ez dut egin, inork eman ez dizkidan azalpenak baino ez ditut eskatu". Hala, kontratuaren ingurukoak lehenbailehen argitzeko eskatu dio Diaz Ayusori, eta azaltzeko zergatik jaso zuen dirutza nebak. "Honek amaitu behar du", nabarmendu du.
Halaber, PPko zuzendaritzak Diaz Ayusoren gertukoak zelatatzeko ikertzaile bat kontratatu zuela ukatu du: "Erabat gezurra da". Iradoki duenez, akaso "amu" bat da kontratuaren nondik norakoak estaltzeko.
Azkenik, ezeztatu egin du kontratua kaleratzearekin Diaz Ayusori xantaia egin zionik, azken hori Madrilgo PPren barne hauteskundeetara aurkez ez zedin. "Inoiz ere ez nuke halakorik egingo. Nik barne hauteskundeetan sinisten dut, berdin dit nor aurkezten den. Ez da botere kontua, eredugarria izatea baizik", azpimarratu du.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak agudo erantzun dio Casadori, beste irrati elkarrizketa batean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa