Politika
Krisia Alderdi Popularrean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskadiko PPren zuzendaritzatik jakinarazi dute, oraingoz behintzat, ez dutela adierazpen ofizialik egingo Pablo Casadoren eta Isabel Diaz Ayusoren arteko liskarrari buruz.
Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Raquel Gonzalez Bizkaiko Alderdi Popularraren presidente eta PPko zuzendaritza nazionaleko kideak bere babesa eskaini dio Pablo Casadori.
PPko buruzagiaren eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentearen arteko gatazkaren harira publikoki mintzatu den Euskadiko PPko kide bakarra izan da Gonzalez.
"PPko Batzorde Nazionaleko kidea naiz bere garaian Pablo Casadok bere konfiantza eman zidalako, eta gaur nire presidenteari adierazi nahi diot nire konfiantza daukala", idatzi du Twitterren.
Euskadiko PPren zuzendaritzatik, berriz, jakinarazi dute oraingoz ez dutela inolako adierazpen ofizialik egingo polemika horren inguruan eta "tokatzen denean" hitz egingo dutela.
Javier Maroto senatari eta Bea Fanjul diputatu euskal herritarrek, ostera, Pablo Casadoren alde egin dute sare sozialetan idatzitako mezuen bidez.
Fanjulek, gainera, polemika piztu du bere mezuarekin batera argitaratu duen argazkiagatik; izan ere, Pablo Casadori besarkatuta ageri da, Miguel Angel Blancoren -1997an hil zuen ETAk- irudi baten ondoan. Kritiken ondotik, barkamena eskatu du argazki "desegokia" aukeratu duelako.
¿. @pablocasado_ pic.twitter.com/JZbDsTpFiN
— Bea Fanjul (@bea_fanjul) February 17, 2022
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa