09:54

Politika

Iñigo Cabacasen heriotza

Fernandezek, Cabacasi buruz: 'Beti gerta daitezke istripuak’

Erredakzioa

Barne Ministerioaren arabera, segurtasun indarretako istiluen aurkako unitate guztiek maila tekniko eta prestakuntza "oso egokiak" dituzte.

00:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jorge Fernandez Barne ministroak Iñigo Cabacas gaztearen heriotza deitoratu du, baina horrelako "gertakariak eta istripuak beti gerta" daitezkeela adierazi du. Joan den ostegunean Bilbon jokatutako futbol partidaren ostean izandako istiluetan Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek jota zauritu zen; egun batzuk geroago hil zen, horren ondorioz.

Horrela mintzatu da Fernandez Diaz Basurtuko ospitalean hil zen 28 urteko gizonezkoaren heriotzaren harira.

Azpiegitura kritikoen jardunaldi batzuk zabaldu eta gero, Fernandezek kazetariei erantzun die, eta bihar Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gertatutakoari buruz Legebiltzarrean azalpenak emango dituela aipatu du. Dena den, Barne ministroaren hitzetan, segurtasun indarretako istiluen aurkako unitate guztiek maila tekniko eta prestakuntza "oso egokiak" dituzte.

"Gertakariak eta istripuak beti jazo daitezke, zoritxarrez, eta deitoragarriak dira; guztiok ari gara gure sistema hobetzeko asmoz, baina hori ez da, inolaz ere, gertatutakoari egindako kritika", esan du.

Bestalde, "gutxieneko koherentzia" eskatu dio Amaiurri, eta ETA baldintzarik gabe desegitea eskatu arte koalizioa gainerako alderdi demokratikoei ezer eskatzeko egoeran egongo ez dela ohartarazi du.






Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena