12:32

Politika

Diputatuen Kongresua

'Presoen aurkako salbuespenezko neurriak amaitzea' eskatu du Amaiurrek

Erredakzioa

Ildo horretan, Xabier Mikel Errekondok azaldu du koalizio soberanistak sakabanaketaren eta 'Parot doktrina' deitutakoaren aurkako mozioa aurkeztuko duela Kongresuan.

  • Xabier Mikel Errekondo (Amaiur) Kongresuan. EFE

    Xabier Mikel Errekondo (Amaiur) Kongresuan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAko presoei ezartzen zaizkien "salbuespenezko neurriak", hala nola, sakabanaketa politika eta 'Parot doktrina' deitutakoa, bertan behera uzteko eskatu dio Amaiurrek Espainiako Gobernuari Kongresuan egindako agerraldian.

Horrez gain, datorren larunbaterako euskal presoen eskubideen defentsan Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia egin du eta Mariano Rajoyri "entzungorrarena" ez egiteko eskatu dio.

Xabier Mikel Errekondo diputatuak agerraldia egin du Kongresuan hurrengo osoko bilkuran (apirilaren 25ean edo maiatzaren 16an) Espainiako Gobernuari egingo dion interpelazioaren berri emateko.

Amaiurrek sakabanaketari eta 'Parot doktrina'ri buruzko mozioa aurkeztuko du Beheko Ganberan, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azalpenak eman beharko ditu eta koalizio soberanistaren adierazpena bozkatuko dute.

Auzitegi Konstituzionalak 'Parot doktrina' berretsi duela eta, Xabier Mikel Errekondok ondokoa adierazi du: "Agerian geratu da Espainiako demokraziaren maila eskasa dela, izan ere, Justiziak Gobernuaren irizpideak jarraitzen ditu; Botere Judiziala Botere Politikoaren menpe jarri da berriro ere".

Amaiurren iritzian, "presoen sakabanaketa eta 'Parot doktrina' bezalako neurriek eskubideak urratzen dituzte eta presoen senideei sufrimendua eragiten diete". Horrenbestez, "euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespenezko neurriek bertan behera utzi behar ditu Gobernuak", azpimarratu du Errekondok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena