20:27

Politika

Barne krisia UPN-n

Sayasek eta Adanerok ez dute akta itzuliko eta euren jokabidea defendatu dute Diziplina Batzordearen aurrean

Agentziak | EITB Media

"PSOEk ez zuen Bildurekin hautsi nahi", UPNk nahi bezala lan erreformari babesa emateko, esan du Sayasek. Adanerok ziurtatu du ez bera, ezta bere alderdikidea ere, ez direla UPNren printzipio eta balioen aurka joan, "alderantziz" baizik. Horregatik, kontzientzia "oso lasai" duela erantsi du.

  • Sayas UPNren Batzorde Politikoaren bileratik irtetzean, larunbatean.

    Sayas UPNren Batzorde Politikoaren bileratik irtetzean, larunbatean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sergio Sayas diputatuak arratsaldean baieztatu duenez, akta zein UPNren militantzia mantentzea espero du. "PSOEk ez zuen Bildurekin hautsi nahi", UPNk nahi bezala lan erreformari babesa emateko, esan dio Sayasek alderdiko Diziplina Batzordeari.

Alderdi erregionalistako egoitzatik ateratzean, Sayasek gogorarazi duenez, UPNko zuzendaritzak hiru pertsona negoziatzera bidali eta bi baldintza jarri zituen: UPNren eta PSOEren arteko akordio batek "Alderdi Sozialistak Bildurekin duen harremana ahultzeko balio izatea" eta hori "nafarrentzat bistakoa izatea".

"Gure iritziz, baldintzak ez ziren betetzen", erantsi du. Baina akordioa Iruñeko alkate eta UPNko presidenteordearen gaitzespena saihestea baldin bazen, "nahikoa ez" lan erreforma babesteko, eta "Iruñeko Udalarentzako dirua lortzea; salerosketa hori kritikatzen dugu besteok", azpimarratu du.

Sayasen ahotan, "Bildurekin harremanak haustea zen aukera bakarra, baina Alderdi Sozialista ez zegoen prest horretarako, eta beraz, herritarrei kontatzeko argudiorik ez geneukan".

"Gertakariak" azaldu dizkio UPNko diputatuak Diziplina Batzordeari. Batzordeak "galderak soilik egin dizkit, besterik ez", jakitera eman du. Organo "independentearen" erabakiari itxaron beharko diotela gaineratu du. "Demokratikoki" eta "erabateko objektibotasunez" epaitzea espero du, "alderdiko organoetan lintxatu ondoren", salatu du.

Bestalde, Carlos Garcia Adanerok ziurtatu du ez bera, ezta bere alderdikidea ere, ez direla UPNren printzipio eta balioen aurka joan, "alderantziz" baizik. Horregatik, kontzientzia "oso lasai" duela erantsi du.

Diziplina Batzordearen aurrean agerraldia egin ondoren, "entzun dituen jendea egotea oso ondo dago gutxienez", onartu du Garcia Adanerok. Aurrerantzean, "ikusiko dugu zer gertatuko den", gaineratu du.

Batzordearen ebazpenaren zain, bide judizialean balizko helegite bat aurkeztea ez du baztertu. "Pausoz pauso" joan beharra dagoela esan du Adanerok. Hori bai, diputatu akta itzuliko ez duela baieztatu du, "ezberdin bozkatzearren izango balitz, alderdiaren erdia ez legoke hemen" eta "estatutuak ez ditugu urratu, ezta gutxiago ere".

"Gu ez gara UPNren printzipio eta balioen aurka joan, alderantziz baizik, guztiz kontrakoa uste dut", adierazi du. "Kontzientzia lasai" eta irekitako prozedurak "ibilbide luzerik" ez duela izango uste du. Adanerok Santiago Cervera diputatuari akta itzultzeko eskatu zion 2008an, PSOEko Gobernuaren aurrekontuaren aurka botoa emateagatik, UPNk erabakitakoaren aurka; baina hura gogoratzen ez duela adierazi du.

"Lasaitasunez azaldu" ahal izan duelako pozik agertu da, "beharrezkoa zelako", batzuek hasieratik kanporatzea planteatu ondoren.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena