Politika
Radio Euskadi
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Polizia autonomikoak 40 urte bete dituela eta, agenteen "profesionaltasuna, konpromisoa eta zerbitzurako bokazioa" nabarmendu ditu lehen lehendakariordeak eta Segurtasun sailburuak.
Josu Erkoreka. Argazkia: EITB Media
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak adierazi duenez, "ezker abertzaleak egitekoa du oraindik Ertzaintzarekin duen harremanean". Horren iritzian, "ezker abertzaleak gobernu honen alternatiba izan nahi badu, Ertzaintzarekin dituen harremanak normalizatu behar ditu (...) Lehen ez ziren Kongresura joaten, eta orain lehen lerroan daude... aldatuko dira egunen baten", esan du.
Hain justu, jarrera horren baitan kokatu ditu Ertzaintzaren lan eskaintza publikoaren kanpainaren kontra azaldu diren paskinak. "Iraganeko kontuak dira, batzuek ez dute onartu egoera berria zein den. Ertzaintza profesional bat, eraberritu bat, ari gara eskaintzen eta ez saldu nahi duten irudi karikaturizatu eta deformatu hori. Herrialde zorrotzenek duten polizia autoritario horrek ez du zerikusirik Ertzaintzarekin", argudiatu du.
Radio Euskadiren "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketa batean, ertzainen "profesionaltasuna, konpromisoa eta zerbitzurako bokazioa" nabarmendu ditu polizia erakundearen 40. urtemugan; "gizarteak ere horrela jasotzen du", erantsi du. Dena dela, onartu du "hobetzeko borondate jarraitua" duela Ertzaintzak.
Hala, azpimarratu du Arkautiko akademiaren "motorrak topera" daudela azken urteetan izan diren lan eskaintza publikoei aurre egiteko, eta belaunaldi berriei esker, euskal poliziak dituen hiru erronkei erantzuteko moduan izango direla azaldu du, hots, euskalduntzea —ikastaroa hasi behar dutenen % 85ek hizkuntza gaitasun profilen bat aurkeztu dutela azaldu du—, emakumearen presentzia eta digitalizazioa.
Azkenik, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako alarma egoeraren harira jarritako isunei dagokionez, Erkorekak esan du informazioa biltzen ari direla dirua "lehenbailehen itzultzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa