09:57

Politika

Elkarrizketa Soziala

Ortuzarrek CCOOri eskatu dio "aurkariekin eta errudunekin ez okertzeko"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Espainiako Gobernuak egoera honekin zerbait ikasi izana espero dut, alegia, konturatzea, nahi ala ez, ERCrekin eta EAJrekin egin behar dituela itunak", esan du.

2:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJren presidente Andoni Ortuzarrek espero du Espainiako Gobernuak lan erreformaren bozketatik zerbait ikasi izana, eta, legealdia aurrera ateratzeko orduan, EAJrekin eta ERCrekin akordioetara iristeko bideari aterik ez ixtea".

Ildo horretan, ziurtatu du inbestidurako taldea ez dagoela "hautsita", Gobernuak hala nahi ez badu behintzat. Era berean, CCOOri eskatu dio "aurkariekin eta errudunekin ez okertzeko".

Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketan, lan erreformaren osteguneko bozketa izan du hizpide, eta horri buruz adierazi du suposatzen duela Pedro Sanchezen Gobernuak ez duela berriro "Frankenstein gehiengoen" alde egingo.

"Espero dut konturatzea, nahi ala ez, ERCrekin eta EAJrekin egin behar duela itunak adosteko esfortzua, horiek baitira, ezustekorik gabe, gehiengoak bermatzen dizkioten alderdiak", berretsi du.

Horretarako, Sanchezi galdegin dio kontuan har dezala bide bakarra daukala legealdi honetan aurrera egiteko, eta bide hori EAJrekin eta ERCrekin ulertzea dela. "Hobeto ez badu esperimentu gehiagorik egiten. Argi utzi beharko digu (EAJri eta ERCri) esperientzia honetatik zerbait ikasi duela, eta ez dela berriro horrelakorik gertatuko".

Edozein modutan, azpimarratu du inbestidurako blokea ez dagoela inondik inora "apurtuta". "EAJk legealdia agortzea nahi du, baina gauza gehiago egiteko, urratsak emateko eta gauzak bide onetik joan daitezen", azaldu du.

Nahigabea

Bestalde, onartu du "nahigabea" jaso duela CCOOren erantzunetik. Haren hitzetan, elkarlanean aritu izan dira beti aipatu sindikatuarekin, eta "beti ulertu izan du zein den gure jarrera", bai Euskadin, bai Madrilen".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena