Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
EITB MEDIA
"Ertzain-etxeen irekiera mugarri izan zen guretzat, trafiko lanak beste esparru batzuetara zabaldu eta herritarren segurtasuna eta ordena publikoa lehenetsi genituelako", nabarmendu du.
Josu Bujanda ertzainburua
Radio Euskadik astelehen honetan egin duen 'Boulevard' saio berezian izan da Josu Bujanda ertzainburua 1983tik gaur arte Ertzaintzan egindako ibilbidea errepasatzen.
40 urteotan Ertzaintzak izan duen bilakaeraz galdetuta, nabarmendu du herritarren beharretara egokitzen joan dela. "Ertzain-etxeen irekiera mugarri izan zen guretzat, trafiko lanak beste esparru batzuetara zabaldu eta herritarren segurtasuna eta ordena publikoa lehenetsi genituelako. Niri pertsonalki greba orokor askotan egotea tokatu zitzaidan, etxetik gertu. Horietan senitartekoak nituen errepideak mozten", azpimarratu du.
"Une hartatik aurrera, Ertzaintzak zigortzeko ahalmena ere bazuela ikusi zen, eta jarraian iritsi ziren ETAren atentatuak. Hainbat lankide hil zituzten, eta askok beste bide batzuetatik jaso zuten atzaparkada", esan du.
Bujandak argi utzi du ETAren amaiera beste mugarri garrantzitsu bat izan zela Ertzaintzan: "Ilusioa piztu zitzaigun, hasiera batean egin nahi genuen horretara itzultzeko gogoa. Alegia, herritarrengana gerturatzeko eta haienganako konpromisoa izateko aukera ikusi genuen".
"Egia da herritar batzuek kuarteleratu nahi izan gintuztela, baina aurrera begiratu behar dugu. Zer nahiago guk bertoko norbaiti laguntzea baino?", adierazi du.
Aldi berean, Ertzaintzaren erronkak izan ditu hizpide: "Lehenik eta behin Euskal Polizia errealitate bihurtu nahi dugu. Bestalde, emakumeen indarkeriari aurre egin eta ziberkriminalitatearekin amaitu nahiko genuke". Bukatzeko, Bujandak esan du aginte-makila emakume bati eman nahiko liokeela. Otsailaren 8 honetan 40 urte beteko ditu Ertzaintzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa