Politika
Konstituzionalaren erabakia
Erredakzioa
Parot dokrtinarekin "biziarteko kartzela-zigorra" ezartzen dela salatu du Etxeratek.
Etxerateko prentsaurrekoa Donostian. EITB
'Parot doktrina' bertan beheran uzteko eta neurri horregatik kaltetua dauden presoak aske uzteko eskatu du Etxeratek.
Auzitegi Konstituzionalean helegiteak aurkeztu zituzten senideekin batera mintzatu dira Donostian Mattin Troitiño eta Pili Agirre bozeramaileak.
Kontituzionalaren erabaki "larria" salatu dute. ETAko hiru presoen kartzela-zigorrak luzatzen zituen autoak indargabetu ditu Konstituzionalak, 19 baztertu zituen eta 22ren izapideak onartu zituen.
Agirrek irakurri duen oharrean, "mendekuan oinarritutako epaia" dela salatu dute, eta "presoen oinarrizko eskubideak" ez direla errespetatzen gaineratu dute.
Bestetik, Parot doktrinak "biziarteko kartzela-zigorra" ezartzen duela salatu dute, "legez kanpokoa" dela eta ETAko presoei ezartzen zaien "salbuespeneko politika" agerian gelditzen dela adierazi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa