Politika
KRISIA UPN-N
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Beti izan naiz eta izango naiz askatasunaren eta duintasunaren aldeko borrokalaria. UPN alderdian ere bide horri eusteko lanean jarraituko dut" idatzi du Twitterren Sergio Sayasek, akta uzteko eskatu dion Kontseilu Politikoaren ondoren.
Macarena Olona Voxeko bozeramailea Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Macarena Olona Voxen Madrilgo Kongresuko idazkari nagusiak bere "luma juridikoa" eskaini dio Sergio Sayas UPNko diputatuari Kongresuan duen akta mantentzeko hasiko duen borrokan. "Nire luma juridikoa zure esku jartzen dut, erabat, lagun. Keinu bat besterik ez didazu egin behar" idatzi du Twitterren duen kontuan.
#Indarraetaohorea traola erabili du Olonak aurrez Sayas berak argitaratu duen mezu bati erantzuteko. Mezu horretan, "Beti izan naiz eta izango naiz askatasunaren eta duintasunaren aldeko borrokalaria. UPN alderdian ere bide horri eusteko lanean jarraituko dut" zioen Sayasek.
Mi pluma jurídica está a tu entera disposición, amigo mío. Sólo tienes que darme un silbidito. #FuerzaYHonor https://t.co/YrICTH2LZ9
— Macarena Olona (@Macarena_Olona) February 5, 2022
Espainiako Kongresuan lan-erreformaren bozketan Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas UPNko diputatuek kontra bozkatu zuten, alderdiak baiezko emateko agindu arren. Atzo aktak entregatzeko eskatu zien UPNko zuzendaritzak (alderditik botako dituzte bestela) eta gaur erabaki hori berretsi du UPNko Kontseilu Politikoak ordezkarien % 80,62ren babesarekin.
Prozedura bat ireki da orain eta Diziplina Batzordearena izango da azken hitza, prozesua amaitzean. Carlos Garcia Adanerok goizean iragarri du "Diziplina Batzordearen aurrean defendatzera" doala eta horretarako, "UPNko sortzaile izandako Jesus Aizpunen bulegoaren laguntza" izango duela.
"Hartu duten erabakiarekin UPN ahuldu dute, UPN hitza duen alderdia delako. Asmatu edo huts egin dezakegu, baina hitza betetzen dugu, eta erabaki bat hartzen badugu, bete egiten da", "hori da euren jarrerarekin zalantzan geratu dena" gaitzetsi du Javier Esparza UPNko presidenteak Kongresua amaitu berritan. Hala, Kontseilu Politikoaren erabakiarekin "egoera normaltasunera itzultzen" dela gaineratu du, "UPNk emandako hitza beteko duela garbi geratzen baita".
PPk Sayasen eta Adaneroren boto aldaketaren berri ba ote zuen galdetuta, Esparzak azaldu du 'popularren' presidentearekin hitz egin duela, Pablo Casadok esan diola eurek ez dutela "esku hartu" eta berak ez daukala haren hitza zalantzan jarri beharrik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa