16:47

Politika

Nadia Calviñorekin bilera

Europako funtsen kudeaketan erkidegoak gehiago inplikatzeko aukera dagoela uste du Urkulluk

Agentziak | EiTB Media

Bestalde, Europako Gobernantza ekonomikoa eta egonkortasun eta hazkunde ituna aldatu edo berrikusi nahi dituztelako "kezka" agertu dio lehendakariak ministroari.

  • Iñigo Urkullu, Nadia Calviño eta Pedro Azpiazu Ajuria Enea jauregian. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu, Nadia Calviño eta Pedro Azpiazu Ajuria Enea jauregian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako funtsen kudeaketan erkidegoak gehiago inplikatzeko aukera dagoela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak, Nadia Calviño Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroarekin bildu ondoren.

Bestalde, Europako Gobernantza ekonomikoa eta egonkortasun eta hazkunde ituna aldatu edo berrikusi nahi dituztelako "kezka" agertu dio lehendakariak Calviñori.

Buruzagiek agerraldi bateratua egin dute bileraren ostean, Gasteizko Ajuria Enea jauregian. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak batzarrean hartu du parte. Egoera ekonomikoaren ikuspegia partekatu, ekonomia eta enpleguaren eraldaketarako agertokia aztertu eta "Euskadi Nexten lehentasunak" kontrastatu dituztela nabarmendu du Urkulluk.

Zentzu horretan, EAEko erakundeek Euskadi Next hiru proiektu adierazgarriak martxan jarri dituztela jakinarazi dio lehendakariak presidenteordeari. Egitasmoen berri 2021eko urrian eman zion Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari.

Urkulluk azaldu duenez, Calviñok ziurtatu die 70.000 milioi euroko maileguak eskatzeko asmoa azaldu dio Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari dagoeneko. Helburu horrekin, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean "agenda" bat barneratu beharko dute, Europak hasiera batean onartutako egitasmoan baino mugarri eta xede gehiago txertatuz.

Lehendakariaren ahotan, prozesu berriak "erkidegoak modu zuzenagoan inplikatzeko aukera ematen du, Eusko Jaurlaritzak planteatutako helburua betez".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena