Politika
Lan-erreforma
Mikel Dominguez | EITB Media
PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, jeltzaleak "ELAren beldur" dira. Bere ustez, "ez da ulergarria" jeltzaleek eta EH Bilduk lan-erreformaren aurka bozkatzea.
Bideoak (1)
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak gogor kritikatu du EAJ lan-erreformaren bozketan ezetz bozkatzeagatik. Esan duenez, sozialistek Eusko Jaurlaritzan bazkide dituzten jeltzaleak "ELAren beldur" izan dira, eta "langileen interesen aurretik alderdiarenak jarri dituzte".
Anduezaren arabera, EAJk eta EH Bilduk azalpenak eman beharko dituzte "PPren tranpen ikuskizunari laguntzeagatik". Sozialisten buruak jeltzaleak kritikatu ditu bereziki, "Euskadiko langileak ahazteagatik".
PSE-EEren liderrarentzat, bi alderdiek "nazionalismoa" aurretik jarri dute Espainiako Gobernuak proposatutako lan-erreformaren kontra bozkatzean. EAJk "EH Bilduren konplexua" eta "ELAri beldur" izatea egotzi dio. Sindikatuaren "bahituak" izan dira, Anduezaren ustez.
Sozialistarentzxat, gainera, diputatu jeltzaleek, ezetz bozkatu arren, erreforma aurrera ateratzea espero zuten. Kongresuko presidenteak aurrera aterako ez zela esan zuenean (geroago, zuzendu egin zuen, PPren diputatu baten akatsa zela medio), "euren aurpegiek erakutsi zuten besteek egin behar zuten horretan pentsatuta egin zutela politika, modu arduragabean".
EH Bilduren "maximalismo iraultzailea" ere kritikatu du sozialistak. Atzo "Euskadiko langileen eskubideak arriskuan jarri zituzten gehien defendatzen dituztenak direla esaten dutenek".
"Ez dago araudi honetan euskal langileen egoera okertu duen neurririk, bat ere ez", defendatu Anduezak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa