08:54

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzar: 'Bizkaiak ez du Gipuzkoak eragindako zaborra jango'

Erredakzioa

Gipuzkoako Diputazioak "ezin du espero bizkaitarrok gipuzkoarrek eragindako zaborra jatea, eurek erraustegirik jarri nahi ez dutelako", nabarmendu du.

  • Andoni Ortuzar Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EITB

    Andoni Ortuzar Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako hondakinen kudeatzeak piztutako polemikaren harira, Andoni Ortuzarrek adierazpen argiak egin ditu: "Bilduk ezin du espero bizkaitarrok gipuzkoarrek eragindako zaborrak jango ditugula, eurek erraustegirik jarri nahi ez dutelako".

Horrenbestez, Gipuzkoako Diputazioari arduraz jokatzeko deia egin dio Bizkaiko EAJren presidenteak. "Ez du balio ekologismoaren errege izan nahi izatea eta zaborrak bizilagunari botatzea", erantsi du.

Beste alde batetik, Estatuko Aurrekontuak onartzeko Alderdi Popularrak adostasuna bilatzeko elkarrizketarako borondaterik izan ez duela kritikatu du. "PPk jakin behar du Kongresuan gehiengo absolutua daukala, baina gizartean gauzak erabat ezberdinak direla".

Ortuzarren iritzian, "greba orokorrak eta protestek agerian utzi dute Gobernuaren neurriak gizartearen gehiengoak pentsatzen duenaren aurka doazela", azaldu du.

Horrez gain, Mariano Rajoyren Gobernuak indarrean jarri nahi duen amnistia fiskalak "gizarteari irain" egitea suposatzen duela salatu du; izan ere, "paradisu fiskalen bidez, diru beltzaren bidez eta zilegi ez diren bestelako jardueren bidez dirua egin dutenei barkamena ematea baita".



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena