Politika
100 egun Gobernuan
Erredakzioa
Gobernuko presidenteak aurrekontuen lege proiektua babestu du alderdiaren zuzendaritzaren aurrean. Arratsaldean Merkelen alderdiko kideekin bilduko da.
Albisteak (2)
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak aitortu du 2012ko Estatuko Aurrekontuak "gogorrak" eta "mingarriak" direla, eta gogoko ez dituen erabaki batzuk dituela tartean, baina "iraganeko akatsak zuzentzeko nahitaezkoak" direla.
Rajoyk aurrekontuen lege proiektua izan du hizpidea PPren Zuzendaritzaren bileran, Madrilen.
Gobernuko presidentea harrituta agertu da PSOEk egindako kritikengatik, Gobernu sozialistak defizit helburua bete gabe utzi ondoren "aurkeztu beharreko" aurrekontuak direlako.
"Badaude gauzak Gobernuko kideei ere gustatzen ez zaizkigunak, baina nahitaezkoa da eta behar-beharrezkoa ekonomia suspertzen hasteko oinarri gisa", berretsi du.
Zerga eta Gizarte Segurantza iruzurren kontrako plana
Gobernuko presidenteak iragarri du datozen hiru hilabeteetan zerga, Gizarte Segurantza eta langabezia kobratzeko iruzurren kontrako plana onartuko duela.
"Mundu guztiak dituen eginbeharrak betetzea nahi dugu, eta egiten ez badu, zigorra jasoko du", azaldu du Rajoyk.
Balantzea
Gobernuburu karguan egindako lehenengo 100 egunen balantzeari dagokionez, Rajoy gustura agertu da tarte horretan Zapaterok zazpi urtetan baino erreforma gehiago egin dituelako.
"Ehun egunak oso biziak izan dira, zailak, baina etorkizunaren zutabeak jartzen ari gara", azpimarratu du.
Angela Merkelen alderdiarekin bilera
Bestalde, arratsaldean, Rajoyk Volker Kauder, CDU Angela Merkelen alderdiaren presidetea, hartuko du Moncloa Jauregian. Orain arte hartu dituen neurri ekonomikoen inguruko xehetasunak emango dizkio eta Europar Batasunak ezarritako defizita betetzeko asmoa berretsiko dio.
Bilera horren aurretik, Kauder Jose Antonio Alonso PPren Kongresuko bozeramailearekin batzartuko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa