20:36

Politika

100 egun Gobernuan

Rajoyk 100 egun bete ditu, murrizketa, erreforma eta greba artean

Erredakzioa

Erreforma eta protesta artean igarotako lehen 100 egunetan hartutako erabakien nondik norakoak azalduko ditu Rajoyk.

01:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Sevillako Kongresutik atera zen PP berriaren aurrean azalduko da bihar Genova kaleko egoitzan bi mezu argirekin: 2012rako aurrekontuak "gogorrak", baina "beharrezkoak" dira, eta bestetik, Javier Arenasi babesa adieraztea.

Lehen 100 egunetan hartutako erabakien nondik norakoak azalduko ditu Rajoyk.

Exekutiba berriaren lehen bilerak giro nahasia izango du, izan ere, ministro kontseiluan onartu berri dituzten aurrekontuek 27.000 milioi euro aurreztea dute helburu.

Iragarpena,  egunaren ostean egin dute eta sindikatuek jada iragarri dute lan erreforman aldaketarik egin ezean, mobilizazioekin jarraituko dutela.

Aurrekontuak izango dira hizpide batik bat bileran. Zuzendaritzaren aginduak garbiak dira: kontu publikoen alde guztiak azaltzea eta oposizioaren eta sindikatuen kritiken aurrean Gobernua defendatzea.

"Aurrekontuak hobetzea"

Guztien artean lan eginda, alderdi politikoek "Estatuko Aurrekontu Orokorrak hobetzea eta bestelako aukerak eskaintzea" espero du Alfonso Alonso Diputatuen Kongresuan PPko bozeramaileak.

Igande honetan Cadizen eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, Parlamentuan izango den Aurrekontuen inguruko eztabaidan PPko gehiengo absolutua "beste talde parlamentarioekin partekatutako gehiengo bat bihurtzea" du helburu, "guztiok helburu bera dugulako".

Alonsok azpimarratu duenez, aurrekontu hauek "ondo egindako proiektu bati erantzuten dio". Halaber, ironiaz mintzatu da, honen esanetan, "hemendik gutxira helduko zaigu PSOEren proposamen zehatzen bat". "Orain arte Rubalcabak kritika eta irainak besterik ez ditu bota baina aukera eta proposamen gutxi", gaineratu du Alonsok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena