19:51

Politika

Monarkia

Urdangarinek berriro astindu du Espainiako errege-etxea, Cristina Borboikoarengandik bananduta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2018an, bost urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten Iñaki Urdangarini ustelkeria delituak egotzita. 2021ean hirugarren gradua eman zioten eta egun Gasteizko abokatu bufete batean egiten du lan.

  • Cristina Borboikoa eta Iñaki Urdangarin, 2019ko irudi batean. Argazkia: EFE

    Cristina Borboikoa eta Iñaki Urdangarin, 2019ko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristina Borboikoak eta Iñaki Urdangarinek jakinarazi dute banandu egin direla eta erabakia adostutakoa izan dela azpimarratu dute.

"Biok hala adostuta, senar-emazte harremana etetea erabaki dugu. Gure seme-alabekiko konpromisoa berresten dugu. Erabaki pribatua den heinean, errespetua eskatzen dugu gure inguruarentzat. Cristina Borboikoa eta Iñaki Urdangarin", dio EFE agentziari igorri dioten oharrak.  

Joan den astean aldizkari batek argitaratutako argazki batean, Urdangarin bere lankide batekin eskutik helduta paseatzen ikus zitekeen. Informazioak zalaparta eragin zuen eta banaketa handik egun gutxitara iritsi da.

2018an, Urdangarini bost urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten ustelkeriagatik hainbat delitu egotzita, Noos auziaren baitan epaitu ostean. Hasieran Brievako (Avila) espetxean sartu zuten eta 2021ean Alcala de Henareseko (Madril) gizarteratze zentrora lekualdatu zuten. Berehala eman zioten hirugarren gradua.

Brievako presondegian sartu baino egun batzuk lehenago, erregimen irekia aitortu zioten eta Gasteizko abokatu bulego batean hasi zen lanean.

Cristina Borboikoak La Caixan Fundazioarentzat egin du lan eta Genevan (Suitza) bizi da.

2014ko ekainean, Felipe VI.a errege izendatu zutenean, Errege Familiatik kanporatu zituzten biak, Espainiako monarkia ustelkeriarekin nahasita ez dagoela erakusteko saiakera gisa.

Halaber, urtebete geroago, dukesa titulua kendu zioten Cristina Borboikoari, bere eskubide dinastikoak mantentzen baditu ere.  

Espainiako Erregeak ez du inolako adierazpenik egin nahi izan banantze honen harira.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena