07:26

Politika

Zatiketa

Kargua uzteko eskatu die Aralarrek Ezenarrori, Basaberi eta Erostaberi

Erredakzioa

Zuzendaritzaren irizpidearen aurka, hiru parlamentariek aldeko botoa eman diote Legebiltzarrean Bakeari eta Elkarbizitzari buruzko lantaldearen sorrerari.

01:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak kargua uzteko eskatu die Aintzane Ezenarrori, Mikel Basaberi eta Oxel Erostaberi.

Ostiral honetan aldeko botoa eman diote hiru parlamentariek Bakeari eta Elkarbizitzari buruzko lantaldearen sorrerari, Aralarreko zuzendaritzaren irizpidearen aurka.

Patxi Zabaletak prentsaurrekoa eskaini du Donostian, Rebeka Ubera Antolaketa idazkariaren eta Dani Maeztu parlamentariarekin batera. Azken horrek kontrako botoa eman du goizeko saioan.

Aralarreko buruak Ezenarro, Basabe eta Erostaberen jarrera gaitzetsi du. Iritzi desberdina izan dezaketela onartu du Zabaletak, baina, bere uztez, ez dute eskubiderik alderdiaren zuzendaritzaren erabakiei men ez egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena