Politika
Dokumentazioa
Erredakzioa
Doktrina horrekin, zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen dizkiete, urte kopuru guztira izan beharrean.
'Parot doktrina' 2006 urtean ezartzen hasi zen Auzitegi Gorena, espetxealdi luzea duten presoak zigor osoa bete baino lehen aske geratzea saihesteko.
Doktrina horrekin, 1973ko Zigor Kodeak aurrez ikusitako zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren, urte kopuru guztira baino. Henri Parot ETAko kide ohia izan zen doktrina ezarri zioten lehena; horregatik haren izena.
Doktrina horren ondorioz, presoek banan-banan bete behar dituzte zigorrak, murrizketak kontuan hartuta, eta bat betetzen amaitu eta gero, hurrengoa betetzen hasten dira, 30 urteko mugara heldu arte. Hori bai, zigor batean ezarritako murrizketak ez dira kontuan hartzen hurrengo zigorrean.
Hasieran, 'Parot doktrina' ETAko presoei baino ez zieten ezarri, baina azkenean preso arruntei ere ezarri diete, Pedro Luis Gallego "igogailuaren bortxatzailea"ri, kasu.
Helegiteetan, presoek argudiatu zuten doktrina Konstituzioaren aurkakoa dela. Ostegun honetan, baina, Konstituzionalak oniritzia eman dio.
'Parot doktrina' 2006 urtean ezartzen hasi zen Auzitegi Gorena, espetxealdi luzea duten presoak zigor osoa bete baino lehen aske geratzea saihesteko.Doktrina horrekin, 1973ko Zigor Kodeak aurrez ikusitako zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren, urte kopuru guztira baino. Henri Parot ETAko kide ohia izan zen doktrina ezarri zioten lehena; horregatik haren izena.Doktrina horren ondorioz, presoek banan-banan bete behar dituzte zigorrak, murrizketak kontuan hartuta, eta bat betetzen amaitu eta gero, hurrengoa betetzen hasten dira, 30 urteko mugara heldu arte. Hori bai, zigor batean ezarritako murrizketak ez dira kontuan hartzen hurrengo zigorrean.Hasieran, 'Parot doktrina' ETAko presoei baino ez zieten ezarri, baina azkenean preso arruntei ere ezarri diete, Pedro Luis Gallego "igogailuaren bortxatzailea"ri, kasu.Helegiteetan, presoek argudiatu zuten doktrina Konstituzioaren aurkakoa dela. Ostegun honetan, baina, Konstituzionalak oniritzia eman dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa