11:21

Politika

LAN-ERREFORMA

Gorrotxategi: "Lan-erreformaren kontrako botoa azaltzea oso zaila da"

EITB MEDIA

Elkarrekin Podemos-IUk Legebiltzarrean duen bozeramaleak uste du Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen blokeak lan-erreforma babestu egin beharko lukeela.

  • Miren Gorrotxategi,Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean.

    Miren Gorrotxategi,Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean.

    18:46 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen lan-erreformak azken hamarkadetako "lan-harremanen paradigma aldatuko duela" uste du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUk Legebiltzarrean duen bozeramaleak. Horrenbestez, "Pedro Sanchez presidente izatea ahalbidetu zuen blokeak alde" bozkatu beharko lukeela esan du. Azken egunotan kontrakoa esaten ari diren arren, EAJk eta EH Bilduk, azkenean, babestu egingo dutela adierazi du.

Gorrotxategiren arabera, oso zaila da lan-erreformaren aurkako botoa herritarrei azaltzea, "eskubideak errekuperatuko baitituzte langileek erreforma honekin". EAJk jarritako baldintzari buruz, hau da, hitzarmen autonomikoak Estatukoen gainetik lehenestea, hori jada onartuta dagoela Elkarrizketa Sozialaren Mahaian hitzartutako erreforman nabarmendu du.

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskualdatzeaz ere hitz egin du. Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak iragarritako "behin betiko transferentziarako akordioa" albiste pozgarria dela azaldu du. Gorrotxategiren hitzetan, hori zen lan-erreformaren negoziazioan korapiloetako bat.

Azkenik, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, pandemiari buruz ere aritu da. Osakidetzaren kudeaketa "oso txarra" ari dela izaten esan du, eta kaleratutako 4.000 osasun-langileak berriro kontratatzeko eskatu dio Osasun sailari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena