05:57

Politika

Espetxe politika

100 egun bete dira Eusko Jaurlaritzak espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik

EITB MEDIA

Beatriz Artolazabal sailburuak agerraldia egingo du gaur goizean presoen gizarteratzerako Aukerak agentzia aurkezteko eta aurtengo erronka nagusiak azaltzeko.

  • Arabako espetxea. Argazkia: Euskadi Irratia

    Arabako espetxea. Argazkia: Euskadi Irratia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazken honetan 100 egun bete dira Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Kartzelen eskumenaren transferentzia 2021eko urriaren 1ean gauzatu zen, eta espetxeak kudeatzeko eredu propioa lantzen ari dira orain, Jaime Tapia magistratuaren laguntzarekin.  

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren esanetan, "historikoa" izan zen egun hura, duela 40 urte Gernikako Estatutuan jasotako eskuduntza "oso garrantzitsua" baita.

Horrez gain, sailburuak iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak genero ikuspegia, biktimak eta giza eskubideak kontuan hartuta kudeatuko dituela espetxeak.

Artolazabalek agerraldia egingo du gaur goizean (10:30), presoak gizarteratzerako Aukerak agentzia aurkezteko eta 2022an izango dituzten erronka nagusiak azaltzeko. Carlos Roy Aukerak agentziako zuzendariak ere hartuko du parte ekitaldi horretan.

Erakunde horren egoitza Gasteizen dago, eta presoei lan merkatuan integratzen laguntzea izango du helburu. Tailerrak antolatuko dituzte horretarako.

Egun, EAEko hiru espetxeetan 350 pertsona ingururi eskaintzen zaizkie enplegua emateko tailerrak: 240 langile berezko tailer produktiboetan ari dira lanean, eta 114, berriz, kanpoko enpresekin elkarlanean kudeatzen diren tailerretan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena