Politika
Elkarretaratzea Donostian
Erredakzioa
Elkarretaratzea deitu dute datorren hilaren 28rako, Auzitegi Gorenak defentsaren helegitea aztertuko duen egunerako.
Ezker abertzaleko hainbat buruzagik, baita Aralarrekoak, Alternatibakoak eta hainbat sindikatuetakoak Bateragune auziko epaia baliogabetzeko eskatu dute Donostian eta bost kondenatuak aske uzteko exijitu dute, besteak beste, Arnaldo Otegi.
Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia, Oskar Matute eta Rebeka Ubera egon dira elkarretaratzean eta Bateragune auziko epaia bertan behera uzteko zein zigortuak absolbitzeko eskatu dute.
Arnaldo Otegiri eta Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari orokor ohiari 10 urteko espetxe zigorraezarri zieten eta zortzi urteko espetxe zigorra Sonia Jacintori, Miren Zabaletari eta Arkaitz Rodriguezi.
Epai berean, Auzitegi Nazionalak Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra aske utzi zituen. Hiru hauek Donostiako elkarretaratzean egon dira eta Eneko Olasagasti zinegileak ohar bat irakurri du epaiaren "traza politikoa" salatuz.
Bestalde, Auzitegi Gorenak defentsaren helegitea aztertuko duen egunerako, hilaren 28rako, Bilbon elkarretaratzea deitu dute.
"Euskal gizartearen gehiengoak Justizia helburu politikoekin erabiltzea arbuiatzen" duela esan du, eta "ideia politiko guztien defentsak bermatuta" egon behar direla gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa