16:35

Politika

Presoak

Sarek eta Etxeratek presoentzat ezarrita dagoen "bide orria" betetzea eskatu dute

O.P. | Eitb Media

Preso guztiak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea eta aplikatzen zaien "salbuespeneko espetxe politika" amaitzea eskatu dute Iruñean. Euren ustez, ematen ari diren aurrerapausoak "ez dira zerutik eroriak", baizik eta "gizartearen bultzadaren eta adostasunak bilatzearen ondorio dira".

  • Gaurko ekitaldian parte hartu duten pertsonak. EFE

    Gaurko ekitaldian parte hartu duten pertsonak. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sarek, presoen eskubideen aldeko sareak, eta Etxeratek, haien senideak biltzen dituen kolektiboak, euskal presoentzat ezarritako "ibilbide-orria" amaieraraino bete dadin eskatu dute gaur Iruñean.

Stop. Salbuespen neurriak lelopean Sare eta Etxerat elkarteek ekitaldi politikoa egin dute, eta hirurehun bat lagunek hartu dute parte, euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespeneko espetxe politika" amaitzeko eskatzeko. Politika horren ondorioz etxetik urrun bete behar dituzte espetxealdiak eta "askatasuna eragozteko espetxe ibilbide juridikoa blokeatzen" zaie, Maite Labordaren esanetan.

"Urruntzean eta salbuespenean oinarritutako politikaren harlauza mugitzeak dakarren aurrerapena ez da txikia", baina "ez da zerutik eroritako aurrerapena, gizartearen bultzadaren eta adostasunen bilaketaren emaitza baizik", adierazi du Mikel Mundiñak.

Azpimarratu duenez, orain "egin beharreko ibilbide-orria argi eta garbi zehaztuta dago". Hura betetzeko, presoak euskal espetxeetara hurbildu behar dira, Nafarroako eta Euskadiko gobernuek espetxeetako eskumenak beren gain hartu behar dituzte, eta preso guztientzako "integrazio osoko ibilbideen plana arrazoizko denboran" aplikatzeko "dauden oztopoak gainditu" behar dituzte.

"Salbuespen neurriak bertan behera uzteko behar atzeraezina dago", adierazi du Labordak, eta "espetxe legedia honek urratzen dituen eskubideak" aldarrikatu ditu. Izadiren kasua gogorarazi dute; ETAko bi presoren alaba da Izadi, egun batzuk barru, hiru urte betetzean, gurasoekin bizi den Aranjuezeko espetxea utzi beharrean zen neskatoa. Hala ere, ez da halakorik gertatuko azkenean, atzo jakin baitzen bi gurasoak "aberriratuko" dituztela eta aitari, gainera, hirugarren gradua eman diotela.

Eskaera horiekin guztiekin, Sarek mobilizazioak deitu ditu urtarrilaren 8rako Euskadiko eta Nafarroako hainbat herritan, "elkarbizitzaren, bakearen eta euskal preso, iheslari eta deportatuen  etxeratzearen alde urratsak ematen jarraitzeko".

Sarek gorabeherarik gabe egin du manifestazioa Arrasaten

Ehunka pertsonak parte hartu dute ostiral honetan Sarek deitutako manifestazioan, Arrasaten (Gipuzkoa). Auzitegi Nazionalak hura debekatzeari uko egin zion ostegunean, zenbait alderdi politikok eta biktima taldek eskatutakoaren aurka, eta normaltasunez burutu dute.

Martxaren inguruan sortutako eztabaida astelehenean abiatu zen sare sozialetan. Covite Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak manifestaziorako deia ezagutzera eman zuen. Testuinguru horretan, Sarek ohar bat argitaratu zuen bere jarrera azaltzeko, eta argitu zuen ekitaldiak ez zuela preso batentzako "omenaldia" izateko asmorik, ETAko presoei "aplikatzen zaien salbuespeneko espetxe politikaren aurkako salaketa" baizik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena